Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
5492

IRAGARKIA, Basauriko Udalaren 2014rako Enplegu Publikorako Eskaintzari buruzkoa.

Basauriko Udalaren 2014rako Enplegu Publikorako Eskaintza argitaratu da 234 Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, hain zuzen ere 2014ko abenduaren 5eko data duena. Enplegu Publikorako Eskaintza hori azaroaren 14ko 3507/2014 Alkatetza Dekretu bidez onetsi zen, eta sarbide libre bidez hornitzeko 4 udaltzain lanpostu (D (C2)) eta barne-sustapen bidez hornitzeko lehen udaltzain lanpostu 1 (C (C1)) aurreikusten ditu. Eta hala argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Basauri, 2014ko abenduaren 9a.

(Abenduaren 4ko 3852/2014 Dekretu bidezko eskuordetzea).

Jarduneko alkatea,

NEREA RENTERIA LASANTA.


Azterketa dokumentala