Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5491

AGINDUA, 2014ko abenduaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren 2014. urteko eskaintza onartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluari lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriak ezartzen duenez, «administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Aipatutako artikulua betez, agindu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Hutsik dauden plazak sartzen dira eskaintza honetan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago bete ezin diren plazak.

Eskainitako plaza guztien barruan daude txanda irekiaren bidez bete beharreko karrerako funtzionarioentzako lanpostu hutsak, baita ezinduek bete beharrekoak ere.

Estatuaren 2014. urteko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluak muga bat ezartzen du Hezkuntza Administrazioek irakasleen kidegoan sartzeko eskaini beharreko plaza-kopuruan, eta zehazten ditu ehuneko 10eko gehieneko birjarpen-tasa eta hori kalkulatzeko irizpideak.

2014. urteko lan-eskaintza publikoak barne hartzen du efektiboen birjarpen-tasa kalkulatuta ateratako plaza-kopurua, aipatu legearen aurreikuspenen arabera egindakoa: maisu-maistren kidegoan sartzeko 46 plaza, orotara.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluaren arabera, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren proposamenez, hauxe

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren 2014 urteko eskaintza onartzea agindu honetan adierazten diren baldintzetan.

2. artikulua.– Agindu honen eranskineko zerrendan azaltzen diren plaza huts guztiak sartzen dira enplegu publikoaren 2014 urteko eskaintzan.

3. artikulua.– Dagokion deialdian ezarriko dira eskainitako plazak eskuratzeko prozedura eta eskakizunak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, aurka egiteko, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Herri Administrazioko eta Justiziako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Aginduaren aurka zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 26a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala