Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Trans pertsonen dokumentazio administratiboa

Eusko Jaurlaritzak ematen du dokumentazio administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona transexualei, bizi duten sexuarekin bat datorrena.

Behin dokumentazioa emanda, Euskal administrazio publikoek neurriak hartu beharko dituzte (administratiboak eta beste edozein motatakoak) dekretu honen bidez ezarritako dokumentazioa duten pertsonak libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izan daitezen bermatzeko, parte hartzen duten kasu eta prozedura guztietan.

Dokumentazio administratiboa emateko ebazpena jakinaraziko die dokumentazio horren titularrak bere eskaeran berariaz adierazitako administrazio publikoei. 

ESKABIDEAK AURKEZTEA

Eskabidea (PDF, 308 KB) beteta aurkeztu behar da, hondorengo dokumentazioarekin:

  1. Nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa: nortasun agiri nazionala, gidabaimena, atzerritarren nortasun txartela edo jatorrizko herrialdeko agintaritza eskudunak emandako eta identifikazio-xedeetarako balio duen edozein agiri ofizial. Zalantzarik badago, dagokion agintaritza kontsularrak ziurtatuko du. Nolanahi ere den, erabilitako agiriak egileslearen argazkia eta sinadura izan behar ditu.
  2. Eskatzailearen aurpegiaren azken aldiko koloretako argazkia.
  3. Eskatzailearen bizilekua dagoen udalerriko Udalaren erroldatze-ziurtagiria. Gehienez ere dokumentazioaren eskatze- data baino hiru hilabete lehenago emandakoa onartuko da.
  4. Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa. Gurasoek ordezkatutako adingabeen kasuan, familia-liburua edo agiri baliokidea aurkeztuko da. 

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (https://www.euskadi.eus/zuzenean-aurrez-aurreko-arreta/web01-a2zuzen/eu/ ), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan. 

ARAUDIA 

Azken aldaketako data: