Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskal AEko esportazioak %14,1 igo ziren 2007an
 

Euskal AEko esportazioak 18.834,3 milioi euro izan ziren 2007. urtean, aurreko urtean baino % 14,1 gehiago; 2.320,4 milioi gehiago, Eustaten datuen arabera.

Inportazioak 18.762,1 milioi euro izan ziren, 2006an baino %9,4 gehiago. Produktu ez-energetikoen igoera (%17,1) handiagoa izan zen; izan ere, produktu energetikoen jaitsiera %-5,2koa izan zen urtean.

Ondasunen euskal esportazioen tasa espainiarrena (%6,8) halako bi izan zen. Inportazioetan estatuan %8,0 eta Euskadin %9,4.


  Euskal merkataritza saldoan (esportazioak ken inportazioak) 72,1 milioiko superabita izan zen 2007an, aurreko bi urteetan ez bezala, defizitak izan baitziren. Esportazioen estaldura-tasa ehuneko lau puntuz hobetu da, 2006ko %96,3tik 2007ko %100,4ra. Bestalde, estaldura-tasa espainiarra %64,7 izan zen 2007an, eta merkataritza defizita ia 99.000 milioi izan zen.

Produktu ez-energetikoen saldoa 4.258,1 milioi izan zen, 2006an 3.941,0 izan zelarik. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasa ia hiru puntuz jaitsi da, 2006ko %135,2tik 2007ko %132,5era.

Eremu geografikoen arabera, Euskal AEk Europako Batasunarekin duen merkataritza saldoan 2006ko 2.787,5 milioiko superabitetik 2007ko 2.624,3ra pasatu da, okerrera eginez. 2006ko %132,2ko estaldura-tasatik 2007ko %126,0ra pasatu zen.

Produktu ez-energetikoen salerosketen gainean, hobekuntza izan da, Europar Batasunarekiko 2006ko 3.389,8 milioiko saldo positibotik 2007ko 3.443,0ra pasatu zen, estaldura-tasan galera badago ere, 2006ko %144,2tik 2007ko 139,1era.
 Herrialdeka, bostek jaso dituzte Euskal AEtiko esportazioen erdia baino gehiago: Frantzia (%17,0), Alemania (%15,1), Italia (%7,2), Erresuma Batua (%6,7), eta Estatu Batuak (%6,3). Modu berean, gure inportazioen erdia baino gehiago bost herrialdetatik datoz: Alemania (%15,3), Errusia (%14,8), Frantzia (%10,3), Italia (%7,3) eta Txina (%6,1).

Inportazioen %30 baino gehiago produktu energetikoak dira, eta %40 Errusiatik datoz; ondoren Iran, Alemania, Erresuma Batua, Nigeria, Mexiko eta Iraketik, besteren artean.


Azterketa produktuka eginez, rankingeko lehenengo 10ek esportazioen %41 hartzen dute. Haietako hiru Garraio Materiala muga-zergen sekziokoak dira: Ibilgailuen parte eta osagarriak, Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak eta 5-10 pertsonako turismoek esportazio guztien %16,4 hartzen dute. Rankingeko bigarren postuan Petrolio olioak daude, Mea-produktuen muga-zergen sekziokoak Laugarren, Kautxuzko pneumatiko berriak , Plastikoak eta kautxua atalekoak. Metalak eta beren manufakturak bere ataletako lau sartzen ditu lehenengo hamarren artean. Burdinazko edo altzairuzko profil, tutu eta barrak. Azkenik, nabarmentzekoa da zortzigarren postuko Kanileriako gaiak eta antzekoak, Makina eta aparatuak, material elektrikoa muga–zergen sekziokoak.
 

Inportazioetan munta handia dute ondokoek: Garraio materiala (%35,9); Metalak eta beren manufakturak (%21,6); material elektrikoa (%9,9). Mea-produktuak gutxiago (%-5,2) inportatu dira.
 

 


ERLAZIONATUTAKO ESTEKAK
EUSTAT - Kanpo merkataritza

 

(Lehendakaritza - Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia)
 

Azken eguneratzea: 2008/06/16