|
Euskadik garrantzi haundiko ahalegina egin du zientzia eta teknologiaren arloan, eta giza eta ekonomia-baliabide ugari erabili ditu I+G egiturak finkatzeko.
2005ean Euskadiko I+G gastu osoak 908 milioi euro izan ziren, BPGaren %1,47. Maila hau Estatuko batez bestekoaren (%1,20) gainetik dago, nahiz eta oraindik maila europarretik (%1,84 2005ean) distantzia handira egon. Dedikazio osoko baliokidetasuna (DOB) duten I+Gko langileei dagokienez, Euskadik 13.065 pertsona zituen 2005ean populazio aktiboaren mila unitateko, ‰13,2.
|
|
|
Euskal Autonomi Erkidegoa
|
Espainia
|
EB-27
|
|
|
2005
|
2006
|
2006
|
2006
|
|
I+G-KO GASTUAK (%)
|
|
|
|
|
|
- BPGaren aldea
|
1,44
|
1,47
|
1,20
|
1,84
|
|
I+G-KO GASTUAK
FINANTZAKETAREN ARABERA
(%)
|
|
|
|
|
|
- Enpresak
|
63,8
|
61,2
|
47,1
|
54,5
|
|
- Administrazioa
|
32,4
|
35,4
|
42,4
|
34,8
|
|
- Bestelako iturriak
|
0,3
|
0,3
|
4,6
|
2,2
|
|
- Atzerria
|
3,5
|
3,1
|
5,9
|
8,5
|
|
I+G DIHARDUTEN
LANGILEAK, DOBEN (*) (‰)
|
|
|
|
|
|
- Langileak guztira
|
‰13,0
|
‰13,2
|
‰9,6
|
‰9,5
|
|
- Ikertzaileak
|
‰8,1
|
‰8,3
|
‰5,9
|
‰5,7
|
|
(*) DOB: Dedikazio Osoko Baliokidetza
Iturria: EUSTAT, INE eta ELGA
|
Autonomia erkidegoek I+Gn egindako ahaleginaren araberako sailkapenean, Euskadik hirugarren tokian dago, Madril eta Nafarroa aurretik dituelarik. Hauek 2006. urtean BPGren %1,98 eta %1,92 gastatu dute horretan, INEren datuen arabera.
Datu orokorrak kontuan hartuta, berehala konturatzen gara I+G jardueretan ahalegin handia egin dela; baina ikerketa eta garapena zer den eta I+Gko eragile nagusiak zeintzuk diren hobeki ulertzeko, jarduera horretako sektoreak (enpresa, administrazio publikoa eta unibertsitatea) banaka aztertu behar dira, nahitaez. Euskadin berebiziko garrantzia du enpresetako I+Gak. Izan ere, 2006an adibidez, I+Gko gastu guztien % 79,5 izan ziren enpresetakoak, Estatuan 2006an %55,7koa izanik.
Finantziazio iturriei dagokienez, enpresek 555 milio euroko diru ekarpena egin dutela aipatu behar dugu. Horrek finantziazioaren %61,2 adierazten du, estatuko bataz bestekoaren gainetik (%47,1 2006.urtean) eta Europako Batasuneko bataz bestekoaren gainetik (%54,5 2006. urtean).
Euskadi finantziazio pribatu gehien duten estatuen artean dago, A.E.Bn.
|