X
X
D2
Donostia
Bidaia-koadernoari erantsi
Kontxako hondartza, Donostia
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
marca tabla DATU OROKORRAK
Izen Ofiziala:
Donostia
Bizilagun-kopurua:
183515
Azalera:
61,50 Km2
Udalaren URLa:
Turismo bulegoa:
Donostia Turismoa
Erregina Erregentearen kalea, 3. Boulevard zumardian.
2003 Donostia
Telefonoa: 943 481 166
Faxa: 943 481 172
sansebastianturismo@donostia.org
Bizkaiko Itsasoaren ertzean eta mendi berdez inguratuta, Donostiak paisaia liluragarria du. Gipuzkoako lurralde historikoaren hiriburua Euskadiko kultura eta turismoaren erakusgarri handienetakoa da eta erakargarri egiten duten ezaugarri asko ditu.

Itsasoa babesten duen maskor itxurako badia da hiriko irudi ikusgarrienetakoa. Handik abiatuz gero, ibilaldi atsegina egin dezakegu Ondarreta hondartzaren amaierara arte; hala, Haizeen Orrazia ikusi ahal izango dugu, hots, Eduardo Chillidaren eskultura bikaina. Halaber, Kursaal eta Miramar jauregiak, Boulevard zumardia eta Urumea ibaia oso esanguratsuak dira eta hiriari ukitu dotorea ematen diote. Erdigunera joanez gero, Artzain Onaren katedralarekin egingo dugu topo; estilo neogotikoa du eta ehun urte bete ditu jada. Hiriko leku askotatik ikus daiteke gainera, 75 metroko altuera du eta.

Alde zaharra, hiriko bihotzean

Alde zaharra Urgull mendiaren babesean aurkituko dugu, portuaren eta Urumea ibaiaren bokalaren artean. Xarma handiko lekuak daude bertan, Konstituzio plaza tartean. Alde zaharraren bihotzean dago eta enparantzako eraikinen balkoietan dauden zenbakiek antzina zezen plaza bezala erabili zutela ekartzen digute gogora. Arratsaldeetan eta asteburuetan, jende asko batzen da alde zaharreko karriketan. Giro paregabea egon ohi da dendaz, tabernaz eta jatetxez josita dauden kaleetan, eta bertan sukaldaritza tradizionala eta berritzailea uztartzen dituzten jaki gozoak dastatzeko aukera aparta dago. Pintxo gozoak jan ondoren, Alderdi Ederreko lorategietara eta Gipuzkoa plaza ederrera joan gaitezke.

Bestalde, Donostiako agendak ekitaldi franko eskaintzen ditu urte osoan zehar. Nazioarteko Zinemaldia Jaialdia nabarmentzeko modukoa da; izan ere, mundu osoko aktoreak eta zuzendariak izaten dira bertan zinema onenaz gozatzeko. Horrez gain, Jazzaldia ezin ahantz dezakegu, ezinbesteko hitzordua baita musika-genero hau atsegin dutenentzat.

Gainera, jai-egitaraua urtarrilaren 20an hasten da, San Sebastian eguna dela eta. Festari, ordea, bezperan ekiten diote Konstituzio enparantzan; hiriko bandera jasotzen dute orduan, Donostiako martxaren doinuak entzuten diren bitartean. Hurrengo egunean, danbor-soinua izaten da nagusi hiriburuko kaleetan. Azkenik, beste bi jai nabarmendu behar ditugu; udan, Donostiako Aste Nagusia eta egunotako su artifizialen lehiaketa bikaina; eta neguan berriz, Santo Tomas festa. Egun horretan, txistorra dastatzeko aukera paregabea izango dugu kaleetan dauden postuetan.
NOLA IRITSI

Errepidez

Bilbotik joateko, A-8 autobidea erabil dezakegu eta Gasteiztik berriz, N-1 errepidea.

Autobusez

Pesa, Alsa, La Burundesa, Continental Auto eta Donostiako Tranbia konpainia autobus-etxeek eskaintzen dute zerbitzua hiriburuan.

Trenez

Renfe eta EuskoTren konpainiek eskaintzen dute zerbitzua.

Airez

Donostiako Aireportua Hondarribian dago, hiriburutik 20 kilometrora eta Irundik 5era. Madriletik bi hegaldi daude egunero eta Bartzelonatik, ordea, bat.
Telefonoa: 943 668 500
© 2008 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco