Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. Administrazio Prozedurak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Herritarrak
Ortoprotesi zerbitzuen zuzeneko ordainketa.
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna


Egitura atal kudeatzailea

Farmaziako Zuzendaritza


Erabiltzailearen baldintza sozioekonomikoak aztertzea beronek prestazio ortoprotesikoa jaso dezan, Osasun Sailak ordaindu beharrekoa aurreratzeko premiarik izan ez dezan.

Emateak ez dakar diru-itzulketa edo bisatu tramitea alboratzerik.

Erabiltzailearen baldintza sozioekonomikoak aztertzea beronek prestazio ortoprotesikoa jaso dezan, Osasun Sailak ordaindu beharrekoa aurreratzeko premiarik izan ez dezan.

Emateak ez dakar diru-itzulketa edo bisatu tramitea alboratzerik.


Nori Zuzendua

Diru-baliabide nahikorik ez edukitzeagatik, Osasun Sailak finantziatutako Euskal Autonomia Erkidegoko atentzio sanitarioa jaso dezaketen pazienteei.


Araudia

9/97 Dekretua, urtarrilaren 22koa,kanpo-protesiei, gurpil-aulkiei, ortesiei eta protesi bereziei buruzko ortoprotesi zerbitzuak arautzen dituena. (1997ko otsailaren 12ko EHAA)

62/2000 Dekretua, apirilaren 4koa, kanpo-protesiei, gurpil-aulkiei, ortesiei eta protesi bereziei buruzko ortoprotesi zerbitzuak arautzen dituen Dekretua aldatzen duena (2000ko maiatzaren 3ko 82. EHAA).

Agindua, 2000ko irailaren 5ekoa, Osasun Sailburuarena. Honen bidez, Material Ortoprotesikoaren Katalogo Orokorra eta, halaber, zerbitzu ortoprotesikoak zuzenean ordaintzea ahalbidetzen duten baldintza sozioekonomikoen baremoa onartzen dira. (2000ko abenduaren 1eko 231 EHAA)

Agindua, 2000ko urriaren 10ekoa, Osasun sailburuarena, prestazio ortoprotesikoak emateko egiten diren lankidetza-hitzarmenen baldintza orokorrak ezartzen dituena. (2001eko urtarrilaren 16ko 11 EHAA)

Agindua 2001eko otsailaren 1ekoa, Osasun sailburuarena, prestazio ortoprotesikoak emateko egiten diren lankidetza-hitzarmenen baldintza orokorrak xedatzen dituen aginduan agertzen diren hutsak zuzentzen dituena. (2001eko otsailaen 14ko


Harremanak norekin

Arabako Lurralde Zuzendaritzan: Rafael Imaz, télefonoa 945017107.

Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzan : Valeriano Fuentes, teléfonoa 944031717.

Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzan : Maria LuisaAguirre Arregui Tlfnoa.: 943 023 031

Osasun Sailean. Farmazia Zuzendaritzan. Mercedes Ruiz-Uzkiano. Telfnoa. 945-019265


Erantsi beharreko agiriak

  1. Ortoprotesi zerbitzuaren preskripzio agiria, Osakidetzako mediku fakultatiboak edota Osasun Saileko Ikuskatzaile Zerbitzuek agindutakoa, behar bezala beteta
  2. Asegurantza Sozialaren kartilaren kopia edota Osasun-txartel Indibiduala, jabearena edo onuradunarena.
  3. Osasun Sailarekin hitzarmena duen establezimenduak egindako edo agindutako produktuaren faktura.
  4. Premia bermatzen duen historia klinikoa edo sanitate txostena.
  5. Otsailaren 16ko Dekretuaren arabera asistentzia sanitariorik jasotzen ez duten zerbitzu ortoprotesikoen hartzaileek jarraian adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte:

- Euskal Autonomia Erkidegoko errolda-ziurtagiria.

- Familia unitateko bizikidetzako ziurtagiria.

- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren fotokopia konpultsatua, edo interesatua aitorpen hori egitetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.

-Hala badagokio, ondasun higiezin eta higigarri landatarren zein hiritarren titulartasunaren egiaztagiriak, bai eta Jarduera Ekonomikoen Zergaren egiaztagiria ere.

-Hala badagokio, eskatzaileak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga azkeneko aldiz aitortu zuenetik langabezia, erretiroa, lanerako ezintasuna, eta abarren ondorioz bere egoera ekonomikoa aldatu egiten dela egiaztatzen duten agiriak

- NANaren fotokopia


Dagokion tasa

Ez dago


Eskabideak Aurkezteko Epea- Prestazio dokumentuak (errezetak) hilabeteko epea du.
- Abonu eskubideak erosketa egiten denetik urtebetera preskribatzen du.

Eskabideak aurkezteko lekua

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Olaguibel kalea, 38
01004 Vitoria-Gasteiz

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Sancho El Sabio kalea, 35
20010 Donostia-San Sebastia

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Gran Va kalea, 81
48011 Bilbao


Tramiteen deskripzioa

Ordainketa zuzenaren ebazpen ezetsia, eskatzaileak osasun asistentzia jaso ezkero, 26/1988 Dekretuak, otsailaren 16koak xedatutakoaren arabera.

Gainontzeko kasuetan, Osasun Sailburuaren 2000ko irailaren 5eko aginduak onartzen duen baremoak jasotzen dituen baldintza soziekonomikoak aplikatuko dira, II eranskinean jarriak, familiakideen sarrerak kontuan izanik.

Behin eskabidea onartu ondoren, erabiltzaileak aukeratu duen salmenta-zentrora joko du, preskripzio-agiria eta ortoprotesi zerbitzua zuzenean ordaintzeko baimen erabakiaren jatorrizko dokumentua daramatzala.

Ortoprotesia eskuratu eta, hala badagokio, dagokion zatia ordaindu ondoren, erosleari jatorrizko baimen-erabakiaren kopia emango dio zentroak; eta Osasun Lurralde Zuzendaritzara zuzenean ordaintzeko baimen-erabakiaren jatorrizko preskripzio-agiria eta saldutako sanitate produktuen jatorrizko faktura bidaliko ditu.

Ordainketa zuzena lortzeak ez dakar diru-itzulketa edo bisatu tramitea alboratzerik, zeren eta egoera ekonomikoa aztertzen du soilik, ez du errezeta katalogoaren arabera aztertzen.

Preskripzio ofiziala beti izango da tramitearen aurretikoa.


Egitura Atal Ebazlea

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza


Ebazteko epea

Hilabete


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Lan-auzibidera jo aurreko administrazio erreklamazioa


Formularioak

Preskripzio dokumentuak informazio garrantzitsua darama bere atzealdean


Bestelako Agiriak

Material ortoprotesikodun katalogo orokor bat dago, bertan, finantziagarriak diren produktuak eta baldintzak datoz (oharrak).

Baimendutako establezimenduen datudun zerrendak daude.

Aurreko biak Osakidetzaren Osasun Zentroetako Pazientearen Arreta Zerbitzuan eta Lurralde Zuzendaritzetako Unitate Ortoprotesikoetan kontsulta daitezke.


Oharrak

Prozedura hau, Farmazia zuzendaritzarenaz gain, hiru Lurralde Zuzendaritzen erantzukizuna da.

Osasun Sailarekin hitzarmena duten establezimenduetan erositako produktuak baino ez dira finantziatuko.


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

11/04/2005