Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. Tabakoaren Kontrako Kanpaina

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Herritarrak

Ama edo aita bazara zuretzat da...

 



...ezinbestekoa zarelako, erretzailea izan arren

Igo


Zure seme-alabari ez erretzeko jadanik esaten badiozu,askoz ere posibleagoa da ez erretzea nagusia denean. Hori horrela da, zuk erre arren.

Eta zergatik hasi orain tabakoaz hitz egiten?

Igo


Erretzeari uztea zaila daitekeen ohitura bat da.
Hamahiru edo hamalau urteko ikasleetan, ia erdiak erre egin du inoiz. Nahitaezkoa da tabakoaren atzaparretan ez jaustea.
Zure seme-alabari hori ez gertatzea zugan ere badago.

Eta erretzen badu, zer gertatzen da?

Igo


Erretzen badu, errazago harrapa ditzake katarroak eta hotzeriak.
Gehiago oraindik, erretzea oztopoa izan daiteke haien biriken garapen osorako.
Eta ohiz erretzeagatik osasun-arazo larriak izan ditzake.

Eta erretzen badut, zer gertatzen da?

Igo


Zeuri gerta dakizunaz gain, zure seme-alabari kalte egin diezaiokezu. Botatzen duzun keak euren begiak, sudurra, eztarria edo bularra narrita ditzakezu. Horregatik, guraso erretzaileen umeek katarro eta bronkitis gehiago izaten dituzte, etxean erretzailerik ez dutenek baino.

Eta zer egin dezaket etxean?

Igo


Zeu zara zure seme-alabak kopiatu eta imitatuko duen eredua. Ez erre bere aurrean. Lagundu iezaiozu ohitura osasungarriak hartzen, eskolan ikasi duena indartuz.

Oso garrantzitsua da dieta osasuntsua, askotarikoa eta orekatua izatea, ariketa fisikoak eta kirolak egitea, tabakotik urrun egotea,eta behar beste ordu lo egitea.


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/01/30