Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. 2008eko Uda

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Herritarrak
Ingurugiro Osasuna: Erradiazio ultramorea
 

Eguzki-argia: Eguzkiaz Gozatu baina zure Larrua Babestu

Hondartzan kapelu batez babesturik dagoen neska baten irudiaEguzki-argia beharrezkoa da, kaltzioaren metabolismoa erregulatzen duen D bitamina sintetizatzeko. Hori lortzeko, 10 minututan eguzkitan paseatzea nahikoa izan daiteke. Horrez gain, eguzki-argiak larruazaleko gaixotasun batzuk  obetu ditzake eta gogo-aldartea altxaraztea eragin dezake.

Eguzki-argitan jartzeko eguneroko dosiak organismoan gehitzen eta metatzen doaz. Organismoa, bizitzan zehar, arazorik gabe eguzki-erradiazioaren guztizko kantitate zehatz bat pairatzeko baino ez da gai. Guztizko dosi hori  gainditzen baldin bada, ondorioak oso larriak izan daitezke, azalekominbizia garatu ahal delarik.

Beraz, eguzki-argitan jartzearen ondorio diren efektu positiboez gozatzeko eta negatiboak murrizteko, oso garrantzitsua da honako neurri hauek hartzea bai hondartzan bai mendian:


  • Eguerdiko 12ak eta arratsaldeko 5ak bitartean zuzeneko eguzkitan jartzea ebitatu.
  • Burua estalita eduki eta begiak eguzkitako betaurrekoekin babestu.
  • Eguzkitan dauden alderdietan, larruazal-motari dagokion, eguzkitik babesteko krema ugari eman:
    • eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago, lainotua egon arren;
    • beti aplikazioa bi edo hiru orduro errepikatuz;
    • krema erabiltzeak ez du eguzkitan gehiegi jartzea eragin behar.
  • Paseatu eta mugitu, eguzkitan etzanda egon beharrean.
  • Likido ugari edan, batez ere ura.
  • Neurri guzti hauek arreta handiz jarraitu neskatoengan edo mutikoengan, eta larruazala noizean behin freskatu, baina ez erabili itsasoko urik.
  • Hiru urte baino gutxiago duten haurrak beti gerizpetan eduki, kamiseta jantzita eta txanoa buruan dutela, eta aldian-aldian ura edanarazi.
  • Inoiz ere ez utzi 6 hilabete baino gutxiago duen haurtxorik, arroparik gabe, zuzeneko eguzkitan.

Jaitsi dokumentua PDF formatuan


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/07/15