|
Lanabes honi esker erregistratu, eguneratu eta ezagutu ahal duzu zure curriculum profesional eta prestakuntzakoaren gainean Osakidetzako informazio-sistemetan dagoen informazio multzoa.
Curriculum Vitae Aplikazioa profesional bakoitzaren curriculum vitae-ko informazioa jasotzeko lanabesa izango da, beste aplikazio batzuren artean, Osakidetzako osasuneko profesionalen Lanbide Garapena eredua ezartzeko erabiliko dena.
Curriculum Vitae Aplikazioan sartu ahal izateko beharrezkoa da erabiltzaile-zenbaki bat eta pasahitza/password bat edukitzea. Erabiltzaile-zenbakia profesional bakoitzaren Nortasun Agiria da. Pasahitza/password-a, jaso ez baduzu, zure Zerbitzu-Erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan eskatu behar duzu eta han azalduko dizute nola erabili.
|