|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak profesional sanitarioen prestakuntzarako eta ikerkuntza sanitariorako laguntza programak eskaintzen ditu hiru deialditan multzokatuak.
Osasunaren zientzien arloan ikerkuntza jarduera sustatzeko eta hobetzeko helburuaz, urtero eskaintzen da proiektu sanitario berrientzako laguntzak lortzeko aukera proiektuek anitz zentrotakoak izan behar dute eta lehentasuna ematen zaie, ikerkuntza ildo berriekin, sistema sanitarioaren aurrerakuntza zientifiko eta teknologikorako ekarpen onenak egiten dituztenei.
Gainera, bekak eta laguntzak iragartzen dira ikerkuntzan trebatzeko planen garapenerako, profesional sanitarioei beharrezko ezagutza eta trebeziak lortzea ahalbidetzeko helburuaz. Era berean Bekak ets Laguntzak iragartzen dira atzerrian garatzen den prestakuntza osagarrirako eta prestakuntzan diharduten egoiliarren programa komun osagarrirako.
Bestalde, laguntza ekonomikoak iragartzen dira prestakuntza jardueretarako eta jakintzaren hedapenerako honako erakunde hauentzat Elkarte zientifiko-sanitarioak, Profesional Elkargoak, Espezialitateen Irakaskuntza Batzordeak, eta Ikerkuntza Sanitarioari Laguntzeko Unitateak.
Ikerkan proiektuetarako laguntzak
Igo
Prestakuntzarako bekak eta laguntzak
Igo
laguntza ekonomikoak iragartzen dira prestakuntza jardueretarako eta jakintzaren hedapenerako
Igo
|