|
Aurretiazko Borondateen Dokumentua idatziz eginiko agiri bat da eta bertan adierazten da hartu nahi diren edo uko egin nahi zaien tratamendu medikuei eta zainketei buruzko borondatea baldin, une hori iritsi denean, formulatu duen pertsonak erabakiak hartzen parte hartzeko gaitasuna galdua badu.
Dokumentu honetan eman daitezke tratamenduei buruzko jarraibideak, adieraz daitezke balioak eta izenda daiteke ordezkari bat, bitarteko baliodun gisa jardun dezan medikuarekin eta/edo talde asistentzialarekin. Borondate hauek aplikatu ahal izango dira pazientea bere borondatea pertsonalki adierazteko gai ez den egoeretan.
Bere bizi helburuak eta balio pertsonalak adierazteko eskubidea dauka pertsona orok, baldin adinez nagusia bada, askatasunez badihardu eta judizialki ezgaitua izan ez bada.
Mediku arduraduna, talde sanitarioa eta atentzio sanitarioko sistema behartuak daude kontuan edukitzera eta, erabaki kliniko garrantzitsuak hartu beharra dagoen kasuan, legean ezartzen denaren arabera aplikatzera.
|