|
Dokumentua aldatu daiteke: iritzi-aldaketa bat islatzeko, zabaltzeko, edo gaur egun hobeto ezagutzen diren egoeretara egokitzeko. Bi urtez behin, gutxienez, gaurkotzea aholkatzen da, denbora horretatik aurrera ezin delako hartutako erabakien egonkortasuna ziurtatu.
Aldez aurreko borondateak noiznahi aldatu, ordezkatu edo baliogabetu daitezke; beti ere AAB horiek egilesteko Legeak eskatzen duen modu berean.
Aldez aurreko borondateen dokumentua aldatu, ordezkatu edo baliogabetu baldin bada, egiletsitako azken dokumentuaren edukia hartuko da kontuan.
Dena den, komeni da dokumentu berriari aurrekoari eman zitzaion publizitate berbera ematea.
|