Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Herritarrak
Aldez Aurreko Borondateak
 
Sarrera

 

Dokumentuaren aurkibidera itzuli


Aurretiazko borondateak

Aurretiazko Borondateen Dokumentua idatziz eginiko agiri bat da eta bertan adierazten da hartu nahi diren edo uko egin nahi zaien tratamendu medikuei eta zainketei buruzko borondatea baldin, une hori iritsi denean, formulatu duen pertsonak erabakiak hartzen parte hartzeko gaitasuna galdua badu.

Dokumentu honetan eman daitezke tratamenduei buruzko jarraibideak, adieraz daitezke balioak eta izenda daiteke ordezkari bat, bitarteko baliodun gisa jardun dezan medikuarekin eta/edo talde asistentzialarekin.  Borondate hauek aplikatu ahal izango dira pazientea bere borondatea pertsonalki adierazteko gai ez den egoeretan.

Bere bizi helburuak eta balio pertsonalak adierazteko eskubidea dauka pertsona orok, baldin adinez nagusia bada, askatasunez badihardu eta judizialki ezgaitua izan ez bada.

Mediku arduraduna, talde sanitarioa eta atentzio sanitarioko sistema behartuak daude kontuan edukitzera eta, erabaki kliniko garrantzitsuak hartu beharra dagoen kasuan, legean ezartzen denaren arabera aplikatzera.


Dokumentuaren egileak:Alberto Manzano, Ana Chueca, Ana Naveira, Daniel Solano, Elena Gutiérrez, Fernando Santander, Iñaki Saralegui, Jon Keltsa Martínez, Jon López de Heredia, Josep M. Busquets Font, Juan Bautista Pardo, Julio Audicana, Leopoldo Díez de Fortuny, Maite Gómez Merino, Marc Antoni Broggi Trias, María Jesús Goikoetxea, Mila Garikano, Porfirio Hernández, Sagrario Martínez, Teresa Reyzabal eta Vitorio Tapiz.


 

Osasun Saila - Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa
Donostia-San Sebastian 1, kalea. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019254
Faxa: 945 019302 e-mail: registrodevoluntadesanticipadas-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/08/22