-
Odola beharrezkoa da eta ezin fabrika daiteke, giza odolak bakarrik salba ditzake pertsonak.
-
Dohaintza altruista berme bat da hartzen duenarentzat.
-
Lagun hurkoarekiko solidario egiten zara eta horrek ongi sentiarazten zaitu.
-
Erraza da, segurua eta ez du ezein gaixotasun kutsatzen.
-
Gerta zaitezke egunen batean zeu edo zeure senideak beste norbaiten odolaren beharrean.
-
Larrialdi kasu batean emateak ez du ebazten odol faltaren arazoa
-
Euskal Herrian oraindik ez gara iritsi nahi izatekoa litzatekeen mailara. Gogora ezazu odola 5 egunetan iraungitzen dela plaketen kontzentraturako eta 35 egunetan odol unitaterako.