Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Herritarrak

Sukaldaritza osasungarria
eta segurua

 

Elikadura orekatua, atsegingarria eta era askotakoa izateak, ariketa fisikoaren bat egiteak eta tabako-guneetatik urruntzeak, osasuna zaintzen eta gaixotasunak prebenitzen laguntzen dute.




Zaindu zure osasuna janaria prestatzerakoan

  1. Arrautza irabiatu ondoren, platera aldatu eta plater garbi bat erabili tortillak zerbitzatzeko edo gordetzeko.
  2. Gorringoa eta zuringoa banatzeko, ez erabili arrautzaren oskola. Edalontzi edo mahai-tresna garbiak erabili.
  3. Behar duzun janari-potzioa banio ez berotu.
  4. Arrautza gordinez edo erdi gordinez prestatutako janaria hozkailuan gorde beti. Janari hori etxetik kampora eraman behar baduzu, hozkailu eramangarrian eraman.
  5. Hozkailu barruan janariak estalita gorde, eta elikagai gordiniak kozinatutakoetatik banatuta.
  6. Arrautzak erabiltzen dituzunean, erreparatu ea oskola garbi, osorik eta ondo dagoen. Ez erabili inoiz arrautza zikinik edo apurtutakorik.
  7. Eskuak garbitu elikagairen bat manipulatzen duzun bakoitzean. Halaber sukaldeko tresna garbiak eta ezberdinak erabili sukaldeko zeregin bakoitzerako.
  8. Patata-tortilla egin behar baduzu, patata egosia arrautzekin nahastu justu kozinatu aurretik eta erreposatzen utzi barik.

Janria prestatzen duzun bakoitzean kontuan izan hortxe irakurri duzuna. Horrela, zure osasunean eta zure janariaz gozatzen dutenenean eragin ditzaketen gaixotasunak eta beharrezkoak ez diren arriskuak baztertuko dituzu. Batez ere, gogoratu salmonellosia -bat esatearren- agertzen dela arrautza edo hegazti-okela bezalako elikagaiak txarto manipulatzeagatik.

Jaitsi dokumentua PDF formatuan


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/12/14