Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Osasun Ataria
Laguntza
 
Zer da osanet.net ?

Osanet.net Euskal osasunak internet-en duen Ataria da  bere helburu nagusia Administrazioa herritarrei hurbiltzea delarik.

osanet.net delakoak Euskal Osasunaren zerbitzuak herritarren eta enpresen eskuragarri jartzen dituen ataria izan nahi du; horrela, modu eroso eta errazean, Administrazioarekiko harremanak bidera ditzaten, bai informazioa jasotzeko, zein eskariak helarazteko, edo euren espedienteen egoera jakiteko, hala nola kasu bakoitzeko profesional egokienak aurkitzeko eta, hala behar izatekotan, beraiekin harreman zuzenak gauzatzeko.

Beste urrats bat da Eusko Jaurlaritzak bereganatu duen prozesuaren barruan, bezeroei eta, oro har, gizarte osoari zerbitzuak eskaintzearen kultura sendotzeko.


Nola egituratzen da?

osanet.net delakoak denon eskura argibide asko ipintzen du Osasun Sailak eta Osakidetzak eskaintzen dituzten zerbitzuei buruz.

Informazio kopuru handi hau sare batean egituratzen da, hain zuzen mota honetako esparruak dituena:

1. Herritarrak: Osasun eta sanitateari buruz zure esku dagoen informazio osoa ematen dizu eremu horrek.
2. Enpresak: Eremu horrek informaziorik erabilgarriena du enpresa-sektore guztientzat.
3. Profesionalak: Eremu horrek interesdun informazioa du, osasun eta sanitateko esparruan lan egiten dutenentzat.


Eboluzioa

osanet.netek arian-arian hobetuko ditu bere edukiak. Halaber, apurka apurka aukera emango da prozeduretan izapideak egiteko eta norbere espedienteei buruz kontsulta pertsonalizatuak egiteko.

Helburua da Euskadiko Osasun atari berri honetatik informazio orokorra eskuragarri ipintzea eta gainera, norberak pertsonalki dirulaguntzak, lizentziak, baimenak edo bekak aztertu eta izapidetu ahal izango ditu, zuzenean. Bideratu ahal izango dira, halaber, Osasun Saileko beste zerbitzu batzuk, guztiei zein alor bereziei zuzendutakoak ( enpresak, gazteria, eta abar...).

Halaber, osanet.net delakoak  euskal herritarren, euren elkarte eta erakundeen, enpresen eta abarren iritzi eta eskariak kontutan hartu nahi ditu; eta, horretarako, topagune bat eskainiko du, atariaren beraren eta , oro har,  Administrazioaren zerbitzuak hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen iritzi, eskari edo proposamenak jasotzeko.

osanet.net berria jaio da azken batean, euskal gizarteari edo Euskal Administrazioarekin harremanak izan behar dituzten guztiei zerbitzua emateko xedez.


Behar den softwarea:

Dokumentu batzuk ongi ikusi eta inprimatzeko beharrezkoa da aurretik Acrobat Reader instalatuta egotea.  Ez badaukazu doanik eskura dezakezu honako esteka honetan klikatuz:

Acrobat Reader jaso 


Azken eguneratzea: 2007/08/21