IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
"Jesus Mª de Leizaola" saria



 

SARRERA

2008

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dituen eginkizunetatik garrantzitsuenetako bat gure autonomi sistemaren zuzenbide eta ekonomi berezitasunei buruzko ikerketak sustatu eta zabaltzea da.

Helburu hori lortzeko Herri Ardurala-ritzaren Euskal Erakundeak "Jesús María de Leizaola" izeneko ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, dudarik gabe, gure pertsonaiarik ospetsu eta adierazgarrienetariko bat denaren omenez.

Harrez gero erakunde honek urtero saria eta akzesit baterako deialdia egiten du aldian -aldian ikertzaile-edo aditu- taldeen ahaleginak bultzatu eta zabaltzeko, euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo horren azterketarako eta sakontzerako balio duten ikerketak askatasun osoz egin ditzaten.

Hasiera joan

LANAK

Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze-eta ikerkuntza-ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok.

Lanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak.

Lanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz.

Lanen bi ale aurkeztu beharko dira josi gabe.

NORENTZAKO

Norbanako edo horretarako sortutako taldeentzako.

DIRU-SARIAK

Saria: 16.000 €

Akzesita: 8.000 €

Hasiera joan

AURKEZTEKO EPEA

Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2008ko maiatzaren 20an, 13:00etan amaituko da.

AURKEZTEKO TOKIA

Lanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko egoitza hauetan aurkez daitezke:

Donostia kalea, 1. 01010 VITORIA-GASTEIZ

Errekalde zumarkalea, 18. 48009 BILBO

Prim, 7. 20006 DONOSTIA

Unibertsitatea, z/g. 20560 OÑATI (GIPUZKOA)

EBAZPENA

Azken oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak, 2008ko apirilaren 18ko alean.


Hasiera joan


"Jesús María Leizaola" Saria
OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
HAEE

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 2koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hainbat ikerkuntza-ikuspuntutatik egina diren eta euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo horren azterketarako eta sakontzerako balio duten ikerlanetarako "Jesús María Leizaola"-2008 sarirako deia egiten duena.

1983ko uztailaren 27ko Lege arautzaileak eginkizun ugari aitortzen dizkio Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari. Besteak beste, azpimarratzekoa da gure autonomi sistemak lege eta ekonomiaren arloetan dituen berezitasunei buruzko azterlanak sustatu eta zabaltzeko eginkizuna.

Helburu hori lortu nahian, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak "Jesús María Leizaola" ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, inolako zalantzarik gabe, gure herriaren eredu eta ordezkari izan genuen gizon ospetsu horren omenez. Baina izan genuen beste asmorik ere saria eratzerakoan: hamar urte betetzen ziren Euskal Herriak autonomia lortu zuela eta gertaera hori behar bezala ospatu nahi genuen.

Autonomia-Estatutua indarrean jarri zeneko bi hamarkada baino gehiago iragan ondoren, egin beharreko hausnarketa ezin da aurreko historialdien tratamendura bakarrik mugatu behar. Gaur egun, dagoeneko, bada zertaz hausnarketa egin, eta baita egin beharra ere; esate baterako, sortu diren erakunde berrien hasierak eta abian jartzeak, eta arteko harremanen finkatzeak suposatu dutenari buruz, eta, baita etorkizuna eraikitzen lagunduko duten eredu, parametro eta proposamenen ekarpen eta aurreratzeari buruz ere.

 

Guzti hori kontuan hartuta, honako hau


EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Hainbat ikerkuntza-ikuspuntutatik egina diren eta euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo horren azterketarako eta sakontzerako balio duten ikerlanetarako "Jesús María Leizaola" -2008 sarirako deialdia onestea, eranskinean aipatzen diren oinarrien arabera.

 

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 2a.


Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Hasiera joan

ERANSKINA

 EUSKAL AUTONOMIAREKIN ZERIKUSIA EDO HORREN AZTERKETARAKO ETA SAKONTZERAKO BALIOA IZANIK, HAINBAT AZTERTZE-ETA IKERKUNTZA-IKUSPUNTUTATIK EGINDAKO IKERLANETARAKO "JESÚS MARÍA LEIZAOLA"-2008 SARIRAKO DEIALDIA EGITEN DUEN EBAZPENARENA

OINARRIAK

Lehenengoa.- Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak aurkez daitezke sarira. Lantaldea aurkezten bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna.

Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu:

 a) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen penalen bat izan duten pertsona fisikoek, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla.

 b) Aurreko hiru deialdietakoren batean Leizaola saria edo bere akzesita lortu dutenek.

 c) Funtsean aurreko urteetan aurkeztu izandako beste lan batzuekin lotura handia duten lanek, ez bazuten ez saria ez akzesita lortu.

Bigarrena.- Sarirako aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan behar dute eta euskaraz zein gazteleraz idatzi daitezke.

Hirugarrena.- Sariaren zenbatekoak honako hauek dira:

a) Lehenengo saria:         16.000 euro
b) Akzesita:                 8.000 euro

Euskal Autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze-eta ikerkuntza-ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok.

Saria eta akzesitaren ordainketa, aldi bakar batez egingo da, horiek esleitu eta gero.

Zerga arauen arabera oinarri honetako lehengo idatz-zatian aipatzen diren diru kopuruetatik aplika dakizkiekeen atxikipenak egingo dira, zergei buruzko arauekin bat etorriz.

Halaber, saria edo akzesita lortzen duen ikerlanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein motatako diru-laguntza jaso badu, saria edo akzesitaren zenbatekotik jasotako diru-laguntzari dagokion diru-kopurua kenduko da.

Laugarrena.- Saria eta akzesita nori eman proposatzeko ondorengo alderdi hauek begiratuko ditu Epaimahaiak: aurkeztutako ikerlanen kalitatea eta zuzentasuna teknikaren eta zientziaren aldetik, adierazitakoaren orijinaltasuna eta arlo bakoitzeko ikerketa-eremuari ekarritako berrikuntza.

Bosgarrena.- Deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igaro baino lehenago, hartuko du erabakia Epaimahaiak. Saria, oso-osorik edo zati batean, eman gabe gera daiteke.

Seigarrena.- Hona hemen epaimahaikideak:

Epaimahaiburua:

- Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua edo berak izenda dezan ordezkoa.

Kideak:

- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.
- Autonomia Politikarako eta Estatutuaren Garapenerako Zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.
- Sarirako aurkeztutako ikerlanen gaien inguruan entzute handiko aditu bi. Horiek, Ogasun eta Herri Administrazioaren Sailburuak izendatutakoak, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren proposamenez.

Idazkaria:

- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusia edo berak izenda dezan ordezkoa, IVAPi atxikitakoa izan behar duela. Hizpidea eta botoa emateko eskubidea izango du.

Saria eta/edo akzesita emateko, epaimahaia bildu eta daudenen gehiengoaren aldeko botoa beharko da. Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiburuak izango du ebazteko botoa.

Zazpigarrena.- Ikerlanen gutxienezko luzapena ehun orrialdekoa izango da, orrialdeak idazmakinaz eta bi hutsarte utzita idatziak izanik.

Ikerlanak bi aletan eta enkuadernatu gabe, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jarraian aipatzen diren helbideren batean aurkeztuak izan beharko dira:

 Donostia kalea, 1. 01010 VITORIA-GASTEIZ
 Rekalde Zumardia, 18. 48009 BILBAO
 Prim kalea, 7. 20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
 Unibersitatea, z/g. 20560 OÑATI. (GIPUZKOA)

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 tituluak ezartzen duen aukerako eran aurkez daitezke ikerlanak.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da ikerlanak aurkezteko epea. Epe hori 2008ko maiatzaren 20an, 13:00etan, amaituko da.

Ikerlanek ezin izango dute inolako identifikaziorik eraman bere egilea nor den jakiteko, eta bakarrik adieraziko da ikerlanaren izenburua.

Lanekin batera aurkeztuko da gutunazal itxi bat. Bertan ikerlanaren izenburua zehaztuko da eta, barruan, orri batean, egilearen datuak (izena, abizenak), ikerlanaren izenburua, egilearen NAN edo pasaportearen zenbakia, helbide postala eta elektronikoa, eta harremanetarako telefonoa adieraziko dira. Era berean, NAN edo pasaportearen fotokopia sartuko da.

Prozesu honetan jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean bilduko dira, prozesu hau kudeatu ahal izateko besterik ez. Beti ere, Datu Pertsonalak babesteari buruzko legeria betez. Fitxategiko datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko edo inori ematen ez uzteko eskubidea erabili nahi izanez gero, izangaiek IVAPeko Idazkaritza Nagusira jo ahal izango dira.

Zortzigarrena.- Sarien esleipena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendariaren ebazpenaren bidez, epaimahaiaren proposamena jarraituz, egingo da, gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango delarik.

Deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igarota, saria eta akzesitaren esleipen ebazpena interesatuei jakinarazi ez bazaie, interesatuek ezezkotzat hartu beharko dute beren eskaera. Hori dena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluaren arabera.

Bederatzigarrena.- Saritutako lanak ustiatzeko eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari soilik eta dohainik emango zaizkio. Saridunek, jabetza intelektualaren eskubideak utzi dituztela jendaurrean agertzeko, bidezko agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen esku egongo da lan horiek argitaratzea. Saritutako lanak beste lan zabalago batzuen atal badira, epaimahaiak osorik argitaratzea erabaki dezake; hala eginez gero, egileak obra osoaren ustiapen-eskubideak lagako dizkio administrazioari. Edozein modutan, saria irabazi duela adierazteko, izenburu honekin azaldu beharko da: "Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen "Jesús María Leizaola"-2008 saria".

Hamargarrena.- Ikerlanen bat aurkezteak deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintzak onartu beharra dakarkio interesdunari.

Hamaikagarrena.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da ebazpen honen argitalpena egiten den eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtso hori ebazpena hartu zuen organoari aurkez dakioke edota, bestela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.

Hasiera joan

 

Azken eguneratzea: 2008/03/27