IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
IVAPen misioa


IVAPen misioa da EAEko herri-administrazioen giza baliabideak eta antolamendua etengabe hobetzea, administrazio eraginkor, efizientea eta elebiduna ezartzeko xedearekin, zerbitzu publikoari buruz komunak diren balioetan oinarrituta; horretarako, ondokoak erabiliko ditu:

 

  • langileen hautaketa eta etengabeko prestakuntza,
  • euskararen erabilera administrazioan normalizatu dadila sustatzea,
  • itzulpen ofizialak eta euskarazko lege‑ eta administrazio‑arloko terminologia,
  • hizkuntza, lege eta antolamenduari buruzko aholkularitza eta antolaketa eta kudeaketaren inguruko ikerkuntza.

Duen misioa betetzerakoan, IVAPek bere nortasuneko faktorerik garrantzitsuenak eta berariazkoak zainduko ditu:

 

  • Zorroztasunaren eta konfidentzialtasunaren bermea
  • Eremu ezberdinetan erreferentea izatea:prestakuntzan, hautaketan, argitalpenetan, hizkuntza-normalkuntzan eta aholkularitza juridikoan
  • Euskal herri‑administrazio guztientzako aholkulari eta laguntzaile izatea
  • Langile publikoen garapen profesionalerako eta horiek eraberritzeko tresna izatea, prestakuntzaren bidez
  • Administrazio-zientzian, behatokia eta ikerketaren sustatzaile izatea

 

Azken eguneratzea: 2008/05/30