7 ikastunitate (unitate didaktikoak)
Egilearen azalpena
Administrazioko zazpi testu ezberdin dira, oraingoz, eskuetan dituzun ikastunitateen bidez lantzen direnak. Horra, zazpiak landuko diren ordena horretan berorretan:
agurra
egiaztagiria
ofizio
ordainagiria
iragarkia
gutuna
dekretua
HAEEko Euskalduntze Zerbitzuak prestatu du material hau administrazio-idazketa lantzen diharduten ikasle eta irakasleentzat.
Zer dira ikastunitateak?
Ikastunitateon helburua ez da administrazio-inprimakien eredu finko eta bakarra eskaintzea, izan ere, didaktikaren ikuspuntutik komenigarriago baita eredu bakarraren ordez ezberdinak lantzea; hartara gehiago jorratzen da hizkuntza bera, eta horixe gure nahia. Nolanahi ere, idazketa ulergarria eta funtzionala da ikastunitateotako ariketen bidez lortu nahi genukeena, beharrezkoa jotzen baitugu administrazio-hizkera eraberritzea, ulergarriagoa eta funtzionalagoa izan dadin, munduko herrialderik aurreratuenek erakusten digutenaren arabera.
lkastunitateon helburua, bada, zera da: hainbat ariketa egitea Administrazioko zenbait testu ezberdin idazten laguntzeko.
Era askotako ariketak dira ikastunitatean zehar ikasleak egingo dituenak, testu osoa sortzeko gaitasuna lortzeko; baina ariketa gehienek, guztiek ez esatearren, gauza bat dute amankomunean: komunikazio-egoera bati dagozkion testu osoekin jokatzea. Zer esan nahi du testu osoekin jokatzeak? Hiztegia, esaldiak eta fraseologia ez direla lantzen? Ez, noski; ariketa horietan hiztegia, esaldiak eta fraseologia ere lantzen dira, baina guztiak ere testu-mota jakin batean txertatuak, hots, ez dira testuingururik gabeko hitz edo esaldi isolatuak.
lkastunitateotan ariketatzat erabili diren testuak, Administrazioan eta testuinguru jakin batean erabili ohi direnak dira, irakaskuntza praktikoa izan dadin.
Zer lortu ahal dute ikasleek eta irakasleek ikastunitateon bidez?
Ikasleari dagokionean, batetik, euskarazko testuak sortzerakoan autonomia handiagoa lortzeko material bat eskuratzea, eta bestetik, ulergarriago idazteko zenbait teknikaz baliatu ahal izatea. Horretaz aparte, bere burua ebaluatzeko tresna erabili ahal du, ikastunitate bakoitzean zernolako aurrerapausua eman duen jakin ahal izateko.
lrakasleek, aldiz, hiru hauek: Administrazioan erabili ohi diren testuak eta idazkera ezagutzea lehenengoa, testu-pedagogiaren aplikazioetariko bat praktikatzeko aukera bigarrena, eta hirugarrena, ikasleak eta metodología ebaluatzeko tresna objetiboa eskuratzea.
Zergatik landu testuak eta zergatik testu hauek?
Galdera horietan datza erabili dugun metodologiaren gakoa, eta hona sei arrazoi hartu dugun bidearen argibideak emateko.
1. Komunikazioak hartzen duen forma testua da.
Hitz egiten edo idazten dugunean, jaulkitzen zaizkigun esaldiak eta hitzak ez daude isolaturik, lotuak baizik testu oso bat osatzeraino. Hortaz, hizkuntzaren bidez, ahoz nahiz idatziz, elkarri zerbait komunikatzen jartzen garenean testuak dira bidaltzen eta jasotzen ditugunak. Honek esan nahi du idazten edo hitz egiten ikastea testuak sortzen eta ulertzen ikastea dela.
2. Komunikazio-egoera ezberdinak daude.
Sortzen eta jasotzen ditugun testu guztiek ez dituzte ezaugarri berak, ez dira testu-mota berdinak. Adibidez, zorionak emateko agurrek eta zenbait arau edo neurri ezartzeko dekretuek ez dituzte berdin erabiliko ez aditza, ez izenordainak, ez antolatzaileak ez eta informazioa antolatzeko era ere, aldatzen diren baliabide guztietatik zenbait baino ez aipatzearren. Azken finean, komunikazioaren egoera nolakoa -nork komunikatzen duen, zer, nori, non, noiz eta zertarako- halakoa izango baita testu-mota, bai eta erabili beharreko hizkuntzaren ezaugarriak ere. ldazteko gaitasuna lantzea testu-mota ezberdinak idazten ikastea da.
3. Progresiboki ikastea komeni da.
Ikastunitate errazenak hasieran aurkituko ditu ikasleak, eta zailenak azkenean. Era horretan, errazenetik abiaturik, testurik zailena ere, pausuz pausu, idazteko bidea izango du ikasleak. Beraz, ikastunitate bakoitza autonomoa bada ere, esan dezakegu ikastunitate guztiek osotasun bat lortzen dutela.
4. lrakaskuntza trinkoa eta berezitua lortzea da asmoa.
Testu bakoitza sakon landuz bakarrik lor daiteke, ahalik eta arinen, testu hori idazten ikastea, testu-mota horrek behar baino hizkuntza-baliabide gehiago ikasleari eskatu gabe; eta horixe da ikastunitate bakoitzak egiten duena testu-mota jakin bat lantzean.
Testu-mota bakoitzak bere testuingurua du -nork komunikatzen duen, zer, nori, non eta zertarako-, bere atalak ditu -dekretuan, adibidez, izenburua, azalpena eta xedapena-, atal horiek antolatzeko bere era eta bere hizkuntza-baliabideak -aditza, antolatzaileak, esaldiak edo formulak, hiztegia...- Horiek guztiak kontuan hartuta, bereziki landu behar dira testu bakoitzaren ezaugarriak, testu-mota hori bere aldagai guztiekin idazten ikasteko. Adibidez, iragarkia lantzean, aldizkari ofizialetako iragarkia, egunkarietako iragarkia eta oholeko iragarkia landuko dira.
5. ldazketaren irakaskuntza lkastunitateetan sistematizatu egin da.
Hasieran esan bezala, komunikaziorako oinarria testua da. Horregatik, ikastunitateko atal guztiak komunikazioaren harian antolatzen direlarik, errazago antolatu dira bertan idazketa lantzeko ariketak. Gainera, ikasleak motibazio handiagoa izango du proposatzen zaizkion ariketak egiteko, berauen bidez testu konkretu bat idazteko gaitasuna lortzen duela ikusten badu.
6. Lanean erabiltzen diren testuak dira.
Honek esan nahi du ikastunitate bat landu ahala, ikaslea has daitekeela, besterik gabe, testu-mota hori lanean idazten, eta bere lanean euskaraz gehiago idazten duen heinean gaitasun handiago lortzen.
Nola daude antolaturik ikastunitateok?
Ikastunitate bakoitza autonomoa bada ere, denek sei zati hauek dituzte:
Sarrera.
Autoebaluaketarako hasierako ariketa.
Ikastunitateak lantzeko ariketak.
Autoebaluaketarako amaierako ariketa.
Zuzenketak.
Hiztegia.
1. Sarrera
Ikastunitate horretan landuko den agiriaren komunikazio-egoera -nork idatzi ohi duen, nori, zertarako, non ...- eta egitura dira sarreran azaltzen direnak. Sarrera arretaz irakurri gabe, nekez lor daiteke azken emaitza: agiri hori idazteko gai izatea.
2. Autoebaluaketarako hasierako ariketa
Landuko den agiriaren testuetako bat inolako laguntzarik gabe idazteko proposatuko zaio ikasleari, ikastunitateko ariketak landu aurretik ikasleak dituen zailtasunak ikusteko. Horregatik, ikasleak idatziriko testua ikastunitate osoa landu arte gordeko da ikutu gabe.
3. lkastunitateak lantzeko ariketak
Hauexek dira ikastunitatea osatzen duten ariketak, eta era askotakoak dira, honako zerrenda lekuko:
- Testu bat eman beronen antolamendua ikasleak aurki dezan.
- Testu-antolatzailerik gabeko testu bat eman ikasleak antolatzaile horiek jar diezazkion.
- Testuren bati zati bat kendu, ikasleak osa dezan.
- Testuren bateko ideiak beste era batera berrantolatuz testua berridatzi.
- Ulergaitza den testua ulertarraz bihurtu.
- Luzeegia den testua laburrago idatzi, esanahiaren aldetik ezer galdu gabe.
- Egoera baterako den testua beste egoera baterako egokitu.
- Zehar estiloan idatziriko testua zuzenekora pasa eta alderantziz.
- Testua beste era batera diseinatu, mezua argiago ager dadin.
- Ikasleek lanean egindako testuak aztertu, landu eta zuzendu.
- Fraseologia.
- Etab.
4. Autoebaluaketarako azken ariketa
Ikastunitateko ariketak egin ondoren, hasierako ariketa bera egitea proposatzen zaio berriro ikasleari; hasierakoa eta oraingoa alderatuz nabarituko du zernolako aurrerapena egin duen.
5. Zuzenketa
Ariketa gehienek beren zuzenketa edo erantzuna dute, hiztegiaren aurretik unitatearen azken partean denak batean blidurik, ikasleak emandakoaren erantzunarekin alderatu ahal izateko.
6. Hiztegia
Ikaslearen laguntzarako, ikastunitatean agerturiko termino batzuk zerrendatu dira atal horretan, terminoaren aldamenean berau agertzen den orriaren zenbakia eta gaztelaniazko ordaina zehazten direlarik.
Nola ebaluatu ikasleak bere burua?
Ikastunitatearen hasieran eta amaieran ariketa bera burutzen duenez, bien arteko aldeak erakutsiko dio ikasleari ikastunitatearen bidez lortu duen aurrerapausua. Puntu honetara iritsita, ikasleak taldekideen -ikasleak eta irakasleak- iritzia ere eska lezake, oraindik ere idazkera ezertan ondu behar balu ere.
Ikasleari sei ohar
Ikastunitateen erabilerari dagokionean, sei ohar egin nahi genizkioke irakasleari, alferrikoak izango ez direlakoan:
1. Unitateotan argibide gutxi eta ariketa asko dago, gehienetan ez baitago argibide hoberik ariketa egitea baino.
2. Ariketak bakarka egin behar dituzte ikasleek, baina bakoitzaren erantzunak taldearen aurrean ikustea komeni da bi arrazoiongatik: bakoitzak bere ekarpena egin lezakeelako, eta norberak egindako lana jendaurrean aurkeztekoa bada, lana txukunago egiten saiatzen delako.
3. Zuzenketek hiru zeregin dituzte, bi ikasleei begira eta bat irakasleari.
3.1. Ikasleei begirako zuzenketak ez dira erantzun edo eredu bakartzat hartu behar, erreferentziatzat baizik, egindako ariketa zerbaitekin alderatzeko aukera izan dezan ikasleak. Baina litekeena da, eta geuri ere gertatu izan zaigu, ikasleak emandako erantzuna guk eskainitakoa baino egokiagoa izatea, askotan hobeto ezagutzen baitute gaia; horrelakoetan ikaslearena egokiagotzat ematearekin ez dugu ezer ere galtzen, azken finean ikaslearen gaitasuna hobetzea baita gure helburua.
3.2. Halaber, ariketa egiterakoan ikasleari gomendioak, euskarriak, laguntzak etab. ariketa burutzeko neurrian ematen bazaizkio ere, zenbait ariketatan ez zaizkio den-denak ematen, ikasleak ere bere aldetik sormen-lana egin dezan.
Arestiko bi arrazoi horiengatik, ezinbestekoa da, horrenbestez, ikasleak ariketa bakoitza egin ondoren, guk emandako zuzenketarekin konparatzea.
3.3. lrakasleari berari dagokionean, badu zuzenketak beste zeregin bat: ariketa egin aurretik irakaslearentzako gidaria izatearena. Hau da, zuzenketa aurrean duela, irakasleak ez du beste argibideren beharrik ariketa horren bidez zer lortu nahi den eta nola burutu behar den jakiteko. Beraz, ezinbestekoa ere bada ariketa egin aurretik irakasleak zuzenketari erreparatzea.
4. Erdarazko testuak euskaratzeko agintzen dugunean, ez dugu esan nahi hitzez hitzeko itzulpena egin behar denik, ikastunitate hauek ez baitira itzulpengintza lantzekoak; aitzitik, erdaraz ematen ditugun datuekin euskaraz testua birmoldatzea da eskatzen duguna, hots, mezu bera beste era batera adieraztea eta antolatzea.
Hortaz, ariketa bat baino ez da, eta ez itzulpengintzarako irizpide finkoa. Nolanahi ere, ez dugu ukatuko, gure iritziko, teknika horrek ere balio lezakeela, beti ez bada ere, Administrazioko zenbait testu euskaratzeko garaian: ofizioak, gutunak. iragarkiak ...
5. Hasierako ariketa egin ondoren zailtasun-fitxa ere agertu ohi da, ikasleak berak dituen gabeziak aitor ditzan. Gabezia horiek kontuan harturik, irakasleak egokitu egin beharko luke ikastunitatea, hala balegokio.
6. Ikasleak lanean egindako benetako testua aztertzea da ariketarik onena, eta horretarako bidea ematen dute ikastunitate hauek. Bestalde, hemen proposatzen diren ariketa asko ikasleei lanean sortutako arazoetatik atera dira
Ziur gaude, eta honekin esan beharrekoak esanak daude, nola ikasleek hala irakasleak ariketak egiten dituzten heinean aurkituko dituztela argi-iturri gehiago, praktikak berak erakusten baitu bidea, azalpen honetan adierazitakoa ulertzeko.
Jexux Eizagirre

|