| administrazioarekiko auzi-errekurtso (recurso contencioso-administrativo). Erreklamazio judiziala da, errekurtso arruntak administrazio-bidean aurkezteko aukera amaituta, administrazio-auzigaietako justizia-organoei aurkezten zaiena; legearena baino beheragoko maila duten administrazio-xedapenen aurka jar daiteke; baita administrazioaren egintzen aurka ere, administrazio-zuzenbidekoak badira. |
| arau subsidiarioak(normas subsidiarias). Hiri-antolamenduko plan orokorraren hutsunea betetzeko arauak. |
| alegazio (alegación). Eskaria, froga edo defentsa oinarritzeko azaltzen den merezimendu, adibide edo gertaera. |
| baltzu anonimo (sociedad anónima). Kapitala bazkideen akzioez osatuta daukan merkataritza-baltzua da; irabaziak nahiz arriskuak akzioen balioaren araberakoak izaten ditu. |
| probidentzia (providencia). Administrazio-organoek, alkateek esaterako, jardunbidea bultzatu eta izapidetzeko ematen duten ebazpena. |
barne-erreformako plan berezi (BEPB) (plan especial de reforma interior (PERI)).
Hiri-lurzorurako egiten den plan berezia da; bertan zehazten diren jarduketen bidez, hauek lortu nahi dira:
a) hiri-lurzorua arintzea, lehengo antolamenduaren egitura aldatu gabe;
b) hirigintzako zuzkidura eta ekipamendu kolektiboak sortzea;
c) auzo osasun-galgarrietan osasun-baldintza egokiak jartzea;
d) zirkulazio eta estetikako arazoak konpontzea;
e) ingurumena eta zerbitzu publikoak hobetzea. |
| berraztertzeko errekurtso (recurso de reposición). Administrazioari aurkezten zaion errekurtso arrunta, aurkatu nahi den egintza eman zuen organoak berak ebatzi beharrekoa. |
| bozketa (votación). Botoa ematea. |
| elkarte-erregistro (registro de asociaciones). Elkarteen izenak eta funtsezko datuak jasotzen dituen administrazio-erakundea. |
| enkante (subasta). Ondasunak, kontratuak eta abar jendaurrean esleitzeko modua; horrelakoetan, eskaintzarik onena egiten duenari esleitzen zaio enkantean jarritako gaia. |
eraikuntzako ordenantzak(ordenanzas de construcción). Lurraldea antolatzeko arau nagusiak ziren, eta udal-mugarteko eraikuntzak arautzeko ardatz, hirigintza-sistema modernoa sortu aurretik.
Gaur egungo sisteman, berriz, orduko ordenantzen edukia eta funtzio nagusiak Plan Orokorrean txertatuta geratu dira hirigintzako arauetan. Hala ere, Eraikuntzako Ordenantzek balio praktiko handia dute oraindik ere, auzotasun-harremanak eta legezko hiri-zortasunak arautzen baitituzte. |
erantzukizun mugatuko baltzu.(sociedad de responsabilidad limitada).
Kapitala eta bazkide-kopurua mugatuak dituen merkataritza-baltzua da; bazkideen erantzukizuna diru-ekarpenaren araberakoa izaten da. |
| fede eman (dar fe). Ahalmena eta froga-indarra duen pertsonak edo erakundeak gertaera juridikoren bat benetakoa dela ziurtatzea. |
| gainordain (recargo). Zerga bat ez ordaintzeagatik edo epez kanpo ordaintzeagatik ezartzen den diru-kopuru gehigarria. |
| gehiengo oso (mayoría absoluta). Emandako boto guztien erdiak baino gehiago. |
| gehiengo soil (mayoría simple). Beste aukerek baino boto gehiago. |
gobernu-batzorde (comisión de gobierno). Udalaren baitako organoa, alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak edo gutxiagok osatua. 5.000tik gorako zuzenbidezko biztanleria duten udalerrietan izaten da; baita gutxiagokoetan ere, beraien egitura-araudian hala ezartzen bada edo udalbatzak hala erabakitzen badu. Gobernu-batzordekideak alkateak izendatzen eta kargugabetzen ditu askatasun osoz.
Gobernu-batzordeari dagokio:
a) alkateari laguntza ematea;
b) alkateak nahiz beste udal-organoren batek eskuordetzan ematen dizkion edo legeek aitortzen dizkioten eskurantzak gauzatzea. |
| hiri-antolamenduko plan (plan de ordenación urbana). Herri-agintearen arau-indarreko egintza; lurraldea antolatzea du helburu, eta, besteak beste, biziguneen eta ekoizteko guneen kokapena eta hiri-lurren erabilera arautzen ditu; horren ondorioz, jabetza-eskubidearen edukia eta hirigintzako kudeaketa-programa zehazten ditu. |
hiri-antolamenduko plan orokor (plan general de ordenación urbana).
Udalerriko hirigintza-plangintzaren oinarrizko tresna, udal-mugarte bat edo gehiago oso-osorik egituratzen duena. Bere egitekoak hauek dira:
a) lurzorua sailkatzea, legean ezarritako lurzoru-moten arabera (hiri-lurzorua,urbanizatzeko lurzorua eta lurzoru urbanizaezina);
b) lurraldearen egitura erabakitzea, bereziki komunikabideen sistema orokorra,gune libreak eta ekipamenduak zehaztuz;
c) garapen-programa eta epeak zehaztea;
d) erabilera orokorrak eta aprobetxamendu-mailak ezartzea, lurzoru-mota desberdinen arabera. |
hiri-antolamenduko plan partzial(plan parcial de ordenación urbana).
Plan orokorren eta hirigintzako jarduketa-programen menpeko plangintza-tresna, horietan jasotakoak gauzatzen dituena; urbanizatzeko lurzorua garatzea du helburu, eta hauek zehazten ditu:
a) eremuen sailkapena, erabileren arabera;
b) bide, plaza eta gune libreen ezaugarriak;
c) eraikin eta zerbitzu publikoak kokatzeko tokiak;
d) lursailen erabilerari buruzko arauak. |
| hirigintzako arau-hauste arin (infracción urbanística leve). Lur-zatiketari, lurzoruaren erabilerari, eraikinen altuera, bolumen eta kokapenari, eta lur-zatien azaleraren okupazioari buruzko arauak ez betetzea, beti ere, interes orokorrei eragindako kalte eta arriskuak txikiak direla frogatzen bada zigor-espedientean. |
| hirigintzako arau-hauste larri (infracción urbanística grave). Lur-zatiketari, lurzoruaren erabilerari, eraikinen altuera, bolumen eta kokapenari, eta lur-zatien azaleraren okupazioari buruzko arauak ez betetzea, beti ere, interes orokorrei eragindako kalte eta arriskuak handiak direla frogatzen bada zigor-espedientean. |
| inguruabar aringarriak(circunstancias atenuantes). Egindako delituaren erantzukizuna gutxiagotzen dutenak. |
| inguruabar astungarriak (circunstancias agravantes). Egindako delituaren erantzukizuna handiagotzen dutenak. |
| irekitzeko baimen (licencia de apertura). Administrazioaren egintza arautua da, jarduera bat jarri nahi denean, instalazio eta lokalen segurtasun eta osasungarritasunari buruzko baldintzak, eta lekuaren erabilerei buruzkoak betetzen direla egiaztatzen duena. |
| irizpen (dictamen). Udaleko informazio-batzordeak espediente bat aztertu ondoren udalbatzari egiten dion proposamena. |
| jabari publikoko ondasunak(bienes de dominio público). Administrazioaren jabetzakoak dira, eta erabilera publikoari (bideak, plazak, kaleak, pasealekuak, parkeak...) edo zerbitzu publikoari (merkatuak, ospitaleak, eskolak...) lotetsita daude. Jabari publikoko ondasunak besterenduezinak, bahiezinak eta preskribiezinak dira. |
| jabe-erkidego(comunidad de propietarios). Etxebizitza eta lokaletan banatutako eraikinaren titularkide-taldea. |
| jabetza-erregistro (registro de la propiedad). Ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak sortu, aldatu, eskualdatu eta amaitzeko egintzei eta kontratuei publikotasuna ematea helburu duen administrazio-erakundea. |
| jakinarazpen (notificación). Administrazio-jardunbidean ebatzitakoaren berri interesdunari ematea. |
| jarduera arriskutsuak (actividades peligrosas). Leherketak, errekuntzak, erradiazioak eta antzekoak eragin ditzaketen gaiak egin, erabili, banatu edo biltzea helburu duten jarduerak. |
| jarduera gogaikarriak (actividades molestas). Eragiten dituzten hots, zarata eta dardarengatik, eta darizkien ke, gas, usain, lurrin, hauts edo antzekoengatik desatsegin eta gogaikarri gertatzen diren jarduerak. |
| jarduera kaltegarriak (actividades perjudiciales). Nekazaritzako lur, oihan, abere edo arrainei kalte eragiten dieten gaiak sortzen dituzten jarduerak. |
| jarduera osasun-galgarriak(actividades insalubres). Giza osasunarentzat zuzenean edo zeharka kaltegarri izan litezkeen gaiak sortzen dituzten jarduerak. |
| jarduera sailkatugabeak (actividades no clasificadas). Jarduera gogaikarri, osasun-galgarri, kaltegarri eta arriskutsuak ez direnak. |
| kalifikazio juridiko (calificación jurídica). Administrazioak bere jabetzako ondasunei ematen dien izaera. Ondasunen araubide juridikoak eta ondasunak erabilera publikoari lotetsita egoteak edo ez egoteak zehazten dute, besteak beste, ondasunen izaera. Horren arabera, ondasunak jabari publikokoak, ondare-ondasunak edo herri-ondasunak dira. SIN zuzenbideko kalifikazio. |
| karga (carga). Gauzei edo pertsonei ezartzen zaien obligazioa edo zerga. |
kargu-orri (pliego de cargos). Espedientea ireki zaion pertsonari egozten zaizkion
arau-hausteen berri emateko agiria. |
kide anitzeko organo (órgano colegiado). Kide bat baino gehiago duen administrazioko organoa.Denen artean eramaten dituzte aurrera organo horren eginkizunak.
Kide anitzeko organo guztietan lehendakari edo burua, idazkaria eta organoa osatzen duten gainerako pertsonak egon ohi dira. |
| kontu-hartzaile (interventor de cuentas). Administrazio publikoko edo baltzu bateko diru-sarrera eta gastuak aurrekontuekin bat datozela ziurtatzen duen langilea. |
| lehen erabilerako baimen (licencia de primera utilización o de primera ocupación). Administrazioaren egintza arautua da, egindako obra eta lehendik udaletxean lizentzia eskatzeko aurkeztu zen egitasmoa bat datozela, eta ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzen duena. |
| lerrokadura(alineación). Eraikitzeko eremuen eta eraikiezinen arteko muga-lerroa; lerro horren arabera zehazten eta mugatzen dira kaleak, plazak, barne-patioak eta baita hiriaren barrunbe guztia ere. |
| liburuki (tomo). Liburu-bilduma bat osatzen duten aleetako bakoitza. |
ondasuna doan lagatze (cesión gratuita de un bien). Ondasun baten jabetza eskuz aldatzea, trukean ordainik jaso gabe. Toki-erakundeei dagokienez, honako hauek dira ondasun bat doan laga ahal izateko bete beharreko baldintzak:
a) ondare-ondasun higiezina izatea;
b) ondasuna udalerriko biztanleen onurarako erabiltzea;
c) ondasuna herri-erakunde edo irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bati ematea;
d) toki-erakundeak hurrengo hamar urteetan ondasunaren beharrik ez izatea;
e) ondasuna kargarik eta zorrik gabea izatea;
f ) ondasuna antolatzeko, eraberritzeko edo egokitzeko inolako planetan sartuta ez egotea;
g) ondasuna lagatzeko espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunez. |
| obra handiak (obras mayores). Oin berriko obrak eta, oro har, eraikin baten aurrealdea eta teilatua aldarazten dituztenak; baita urbanizatzeko obrak ere. |
| obra txikiak (obras menores). Eraikin edo instalazioaren egitura ukitzen ez duten obrak, eta lurzoruaren edo lurrazpiaren okupaziorik ez dakartenak. |
| oin berriko obra (obra de nueva planta). Lehendik ezer ez zegoen lursailean eraikin edo instalazio bat egiteko obra; baita aurretik zegoen eraikina bota ondoren geratutako lursailean egindakoa ere. |
| ondare-ondasunak (bienes patrimoniales). Estatuak, udalerriak edo beste edozein erakunde publikok nahiz pertsona fisiko edo juridiko pribatuk jabetzan izan ditzakeen ondasunak, erabilera edo zerbitzu publikoari lotetsita ez daudenak. |
| ondasunen erkidego (comunidad de bienes). Egoera juridikoa da, gauza baten jabetza edo eskubide baten titulartasuna zatitu gabe pertsona bati baino gehiagori dagokienean sortzen dena. |
| ondasunen inbentario (inventario de bienes). Merkataritzan eta kontabilitatean, pertsona fisiko nahiz juridiko baten ondasun eta eskubideen zerrenda balioztatua, kontu-sail desberdinak bereiziz eta ordenatuz, eta hauetako bakoitza kalkulatuz egiten dena. |
| osoko bilkura (sesión plenaria). Udalbatzako kideek egiten dituzten bilerak edo talde-ekitaldi ofizialak, beren eskumenetako egitekoei buruzko erabakiak hartzeko. Osoko bilkurak izan daitezke: ohikoak, bereziak, presakoak eta bereziak. |
| sestra (rasante). Kale edo bide baten luzetarako profil-lerroak plano horizontalarekiko duen inklinazioa. |
toki-erakunde (entidad local). Honako hauek dira Estatuko legeriak jasotzen dituen toki-erakundeak:
a) udalerria;
b) probintzia (lurralde historikoa EAEn);
c) irla, Balearretan eta Kanarietan;
d) autonomia-erkidegoek eratu edo onartu dituzten udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko toki-erakundeak;
e) autonomia-erkidegoek Toki Jaurbidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen eta dagozkien autonomia-estatutuen arabera eratu eta zenbait udalerri biltzen dituzten eskualde eta gainerako erakundeak;
f ) metropolialdeak;
g) udalerrien mankomunitateak. |
| toki-korporazio (corporación local). Toki-erakundea gobernatu eta kudeatzeko kide anitzeko organo gorena, herritarren ordezkariek osatzen dutena. Hauek dira toki-korporazio: aldundia, udala eta, dauden lekuetan, udalerria baino lurralde-eremu handiago nahiz txikiagoko toki-erakundeetako organo gorenak. |
udal (ayuntamiento). Udalerria gobernatzeko eta kudeatzeko antolakuntza-organoa; honakoak hartzen ditu bere baitan:
a) alkatea;
b) alkateordea;
c) udalbatza;
d) gobernu-batzordea, 5.000tik gorako zuzenbidezko biztanleria duten udalerrietan;gutxiagokoetan ere bai, beraien egitura-araudian hala ezartzen bada edo udalbatzak hala erabakitzen badu. |
| udal-korporazio (corporación municipal). Ik. "udal". |
udal-ondare (patrimonio municipal). Udalaren ondasun eta eskubideen multzoa.
Udal-ondareko ondasunak jabari publikokoak, ondare-ondasunak edo herri-ondasunak izan daitezke. |
| udalbatza (pleno del ayuntamiento / pleno de la corporación municipal). Alkateak eta zinegotziek osatutako organoa. Gobernu-organoen kontrola eta ikuskaritza, eta udalerriko arazorik garrantzizkoenetan erabakiak hartzea ditu eginkizun nagusi. Udalbatzaren bilerei osoko bilkura deritze. |
| udalerri (municipio). Estatuaren lurralde-antolakuntzaren oinarrizko toki-erakundea. Nortasun juridikoa du eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa. Lurraldea, biztanleria eta antolakuntza-organoa dira udalerriaren osagaiak. |
| zuzenketa-neurriak (medidas correctoras). Jarduera gogaikarri, osasun-galgarri, kaltegarri eta arriskutsuak instalatu edo irekitzeko baimenean zehazten direnak; jarduerei ekin aurretik bete behar izaten dira, lasaitasuna, osasungarritasuna eta higienea ziurtatzeko. |
|
|