Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
:: AURREKOAK ::
Berripapera: aurkezpena
Euskararen Berripaperarako sarbidea

Euskararen Berripapera euskalgintzaren eta euskararen normalizazioaren alorrean sustatutako ekintzen berri emate aldera Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako agerkaria da. Euskaraz zein gaztelaniaz argitara eman eta dohainik zabaltzen den agerkari hau 1992an jaio zen. Sortu zenetik hona, bere sortze-asmoei bizkar eman gabe, ibilian-ibilian eta sasoian sasoiko ager moldeei erreparatuz, itxura, formatua eta edukia aldatuz joan da. Egungo agerkariaren paperezko eredua 2008ko urtarrileko zenbakiaz geroztik dago indarrean. Era berean, erronka berriei era egokian erantzuteko asmoz, Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabilita, 2008ko martxoko zenbakiaz geroztik, edizio digitala ere martxan jarri da. Horrela nahi duenak astero-astero berriak jasoko ditu eta, aldi berean, hilean hileko agerkaria eta orain arte Hizkunea soziolinguistikako agerkari digitalak zabaldu izan dituen edukiak.