Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskararen Aholku Batzordearen argitalpenak


Hainbat dira bere egitekoaren ondorioz Euskararen Aholku Batzordeak idatzi eta, ondorioz, gizarteratutako argitalpenak. Hona hemen horiek:
Euskara hedabideetan

Euskara hedabideetan (pdf, 2941 KB),Gasteiz, 2008, 348 or.

Argitalpen honek, euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan izeneko gaia oinarritzat harturik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz 17 adituk prestatutako txostenak jasotzen ditu.

Euskalduntze-alfabetatzearen etorkizunerako oinarriak eraginkortasunari eta kalitatea hobetzeari begira

Euskalduntze-alfabetatzearen etorkizunerako oinarriak eraginkortasunari eta kalitatea hobetzeari begira  (pdf, 2941 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003, ISBN 84-457-2071-6.

Euskararen Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalak 2003. urtean egindako azterketaren eta hausnarketaren emaitza da.

Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udal-ereduekin uztartzea

Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udal-ereduekin uztartzea (pdf, 168 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003, ISBN 84-457-2144-5.

Euskal hiritar guztiei, eta, bereziki, irakaskuntzan nahiz udal mailako EBPNren garapenaren arloan diharduten eragile publiko zein pribatuei zuzendutako aholku-proposamenak biltzen dituen lana.

Euskararen kalitatea

Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako (pdf, 180 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003, ISBN 84-457-2145-3.

Kalitatean eragiten duten esparruak zeintzuk diren zehaztearekin batera, aurrerantzean segitu beharreko bidea seinalatzen du lan honek.

Esparru Sozioekonomikoan euskara biziberritu....

Esparru Sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak (pdf, 1,91 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2003, ISBN 84-457-2267-0.

2004. urtean Euskararen Erabileraren Jarripenerako Batzorde-atalak egindako hausnarketaren emaitza da. Esparru sozioekonomikoan euskararen erabilerari buruz izandako gogoeta jasotzen da; azken urteotako ibilbidea aurkeztu ondoren, adierazle kuantitatiboen bidez esparru horren irudia ematen da. Ikerlana osatzeko, aldeko nahiz aurkako aldagaiak aztertu ondoren, etorkizunerako proposamenak eta lan-ildoak zehazten dira.

Euskararen politikarako oinarrizko irizpideak

Euskararen politikarako oinarrizko irizpideak  (pdf, 69 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1993, ISBN 84-457-0332-3.

Euskararen Aholku Batzordeak erakunde, elkarte eta norbanakoentzat kaleratutako hizkuntza-politikari buruzko gogoeta-lana da.

Euskararen Normalkuntza Irakaskuntzan

Euskararen Normalkuntza Irakaskuntzan  (pdf, 3.048 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1992, ISBN 84-457-0178-9 (agortua).

Euskararen Aholku Batzordeak prestatu du azterlan hau, irakaskuntzan diharduten erakundeei euskararen norabidea zehazteko. Bertan, irakaskuntzan orain arte egindakoa kontuan hartuz eta egungo arazo nagusiak aztertuz, aurrera begira jarraitu beharreko irizpideak aurkezten dira.

Euskararen Erabilera Normaltzeko Udal Araudiaren Lege Oinarriak

Euskararen Erabilera Normaltzeko Udal Araudiaren Lege Oinarriak  (pdf, 2.336 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1991, ISBN 84-457-0011-1 (agortua).

Txosten honetan euskararen erabilerari buruzko udal-araudia egitean kontuan hartu behar diren lege-oinarriak aipatzen dira, gai horri buruzko erabakiek oinarri sendoa izan dezaten.

Udaletako Hizkuntza Politikarako Proposamena

Udaletako Hizkuntza Politikarako Proposamena  (pdf, 2.942 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1991, ISBN 84-7542-981-5 (agortua).

Txosten honek udalen hizkuntza-normalkuntzarako irizpideak aztertu eta normalkuntza hori aurrera eramateko gomendio batzuk ematen ditu.

Euskal Eskola Publikoaren Lege Zirriborroari Iradokizunak

Euskal Eskola Publikoaren Lege Zirriborroari Iradokizunak  (pdf, 1.401 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, ISBN 84-7542-815-0 (agortua).

Lan honetan Euskararen Aholku Batzordeak Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen gainean egindako hausnarketak jasotzen dira.

Euskararen politikarako oinarriak , Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1983, ISBN 84-7542-036-2 (agortua).

Lan honetan bi puntu izan dira Euskararen Aholku Batzordeak nagusiki aztertu dituenak: bere eginkizuna sortze dekretuak dioenaren barruan zehaztu eta definitu, eta euskara lanetarako oinarrizko irizpideak finkatu.