Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Toponimiako Batzorde-atal berezia

Batzorde honen ezaugarrien berri ematen da: 1996. urtean sortu zen Euskararen Aholku Batzordearen barruan, erakunde berezi eta iraunkor gisa (132/2000 Dekretua, uztailaren 11koa). Batzordeko kideak eta funtzioak aipatzeaz batera, orain arte onartu eta garatu dituen jarduketa-planak ere jasotzen dira.

 

  • Toponimiako Batzordea-atal berezia eratzeko eta aldatzeko dekretuak.

Batetik, 156/1996 Dekretua, ekainaren 18koa, Euskararen Aholku Batzordearen eraldaketari buruzkoa; Dekretu horretan, Toponimiako Batzorde-atalaren sorreraren berri ematen da; bestetik, 132/2000 Dekretua, uztailaren 11koa, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendua eta funtzionamendua aldatzen duena. Azkenik, 179/2002 Dekretua, uztailaren 16koa, Batzordearen osaera ezartzen duena.

   156/1996 Dekretua    (pdf, 32 Kb)

    132/2000 Dekretua   (pdf, 32 Kb)

  179/2002 Dekretua    (pdf, 28 Kb)

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2003ko irailaren 17an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.

  • Batzordearen jarduketa-planak.

Atal honek 1999-2001 aldiko planaren gainean egindako balorazioa eta 2004-05 Jarduketa Planaren edukia biltzen ditu.

1999-2001 Jarduketa-planaren balantzea  (pdf, 121 Kb)

Jarduketa-plana (2004-05)   (pdf, 117 Kb)

 

Azken eguneratzea: 2005/04/21