Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Telefonia operadore eta fabrikatzaileak


Lankidetzarako hitzarmen-markoak

Eusko Jaurlaritzak eta hainbat telefonia operadore nahiz fabrikatzailek lankidetzarako bi hitzarmen marko sinatu dituzte, telefonia mugikorraren sektorean euskara normalizatzeko. Hauek dira hitzarmenak sinatu dituzten enpresak: Alcatel, Ersoki, Euskaltel, Nokia, Samsung, Sony Ericsson, Telefónica, Vodafone eta Yoigo

Hitzarmen hauek sinatu dituzten enpresa operadoreek nahiz fabrikatzaileek ezagutzen dute euskal kultura-errealitatea eta hizkuntzak direla identitate-ezaugarri nagusietakoak, bai eta euskararen potentzialtasuna, merkataritzaren ikuspegitik, telefonia mugikorraren esparruan.  Horregatik hartzen dute beren gain euskarari bultzada emateko erantzukizuna

Lan-ardatzak

Bi hitzarmen hauek osagarriak eta beharrezkoak dira aipatu helburua lortzeko:

  • Enpresa operadoreek hitza ematen dute terminalak fabrikatzen dituzten enpresei egindako eskaeretan sustatuko dutela euskara izatea menuetako eta aplikazioetako hizkuntza-aukeretako bat. Eskaera hori mugatua izango da 2007ko Gabonetako eta Erregenetako kanpainetarako, zabalagoa 2008ko udako kanpainarako, eta orokorra 2008ko Gabonetako eta Erregenetako kanpainarako.
  • Fabrikatzaileek hitza ematen dute euskara ezarriko dutela progresiboki Euskal Autonomia Erkidegoan merkaturatzen diren terminaletan,eta euskara jarriko dutela menu eta aplikazioetako hizkuntza-aukeren artean, hirugarrenek fabrikatutakoak ez diren eta fabrikatik eginda ekarri behar diren menu eta aplikazioetan, behinik behin; kontuan hartuko da fabrikatzaileak ez duela erantzukizunik merkatuan aukera hori ez duten zenbait modelo badaude. Euskara ezarriko dute, bestalde, erabiltzaileen eskuliburuetan eta webetik jaitsi daitezkeen euskarri elektronikoko gida azkarretan ere, hala badagokio.
  • Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez, erakunde-laguntza emango dio hitzarmen hauek sinatu dituzten enpresen edozein ekimeni, baldin eta ekimenaren helburua euskara eta euskal kultura sustatzea bada, eta doaneko hizkuntza-aholkularitza eskainiko die euskarazko itzulpenen terminologia aztertzeko.
  • Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez, urtero sustatuko ditu, eta bereziki Gabonetako eta Erregenetako kanpainetan, euskaraz dauden berrikuntzak; "Telefonia mugikorra euskaraz" izenburua emango dio, eta enpresen izena aipatuko du

Hizkuntza Politikarako sailburuordearen hitzen prentsa-oharra (pdf, 172 Kb)

Azken eguneratzea: 2007/10/19

Autodiagnostikoa