Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Ziurtagiriaren sorrera


Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik, eta Kalitatearen Sustapenerako Euskal Iraskundeak (Euskalit) kalitatea eta euskara lotzen dituen Bikain ziurtagiri publikoa eratu dute, horretarako sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren markoaren barruan. 

Ziurtagiri honen bidez, euskara-planak garatzen ari diren erakunde zein enpresa pribatuek euskaraz beren lan-lekuetan zenbateraino eta nola egiten duten neurtzeko aukera izango dute hemendik aurrera, betiere gaur egun indarrean dauden kalitatea ebaluatzeko sistemetan jasotako irizpide eta parametroetan oinarrituta.

Sorrera-ekitaldia

Ziurtagiriaren aurkezpenaren ekitaldia 2007ko abenduaren 17an izan zen arratsaldeko zazpietan hasita Bilboko Zabalguneko Eraikinean.

Juan José Ibarretxeren lehendakari jaunaren burutzapean Miren Azkarate Kultura sailburuak, Xabier Alkorta EUSKALITeko lehendakariak eta Miguel Lazpiur CONFEBASKeko lehendakariak ere hitzaldi bana egin zuten ziurtagiriaren sorreraren inguruan.

Horren ostean, ziurtagiria probatzeko parte hartutako bederatzi enpresei oroigarri bana banatu zitzaien.

 

Bikain ziurtagiria

Lehendakariaren hitzak (pdf, 95,9 Kb)

Sailburuaren hitzak (pdf, 173 Kb)

Prentsa-oharra (pdf, 143,49 Kb)

 

 

Azken eguneratzea: 2007/12/20

Autodiagnostikoa