|
Euskara nola txertatu gure enpresan? Saltoki handi baten adibidea 
Planifikazio-fasea: Urte anitzeko plana

Sarrera
LanHitz programaren bitartez diagnostikoa egin ondoren, berau osatu egin zen gorago aipatu zenbait datu zehatzekin, handik epe laburrera. Esan bezala, parte hartu beharra aurreikusten zen langileen kasuan, beren hizkuntza-gaitasunaz, lan-harremanaz, lan-txandez galdetu, eta beren iritzia jaso zen, besteak beste. Aholkularitza-enpresa bat kontratatu zen horiek teknikoki gauzatzeko, eta plana bera kudeatzen eta dinamizatzen laguntzeko ordutik aurrera.
Erabilitako aplikazio informatikoa, berriz, LanHitzen bitartez eskainitakoa izan zen, besteak beste prozesu osoa kudeatzeko aukera ematen zuelako, diagnostikotik hasi eta azken ebaluazioraino, diru-laguntzen deialdiak tartean.
Hori horrela, EMEko item-zerrenda Merkel-Barakaldoren beharretara egokitu eta gero, hiru urteko plana osatu zen, aldi berean, urtez urteko planetan bereizi zena. Helburuak ez ezik, lortuko zena sistematizatzeko irizpideak ere landuko ziren. Plana hiru urtekoa izatea erabaki zen, ez izateko, ez luzeegia, ezta laburregia ere.
Bai hiru urteko plana, bai lehen urteko plana Gerentziak espresuki onartuak eta zerbitzu zentralei jakinaraziak izan ziren; langileen ordezkarien atximendua ere izan zuen. Halaber beharrezko jo ziren diru- eta giza baliabideak hitzartu eta urtez urte planaren eskura jartzea aurreikusi zen.
Planak ibilbide egokirik izango zuela bermatzeko, euskara batzordea eratu zen hainbat langile eta arduradunek.
Hona hemen Merkel-Barakaldorako landutako hiru urteko planaren laburpena.
1. Ardatza: Erakundearen Irudia eta Komunikazioa:
|
HIZKUNTZA PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA
|
|
|
Helburuak
|
Lortu nahi den hizkuntza-egoera
|
Ekintza
|
Arduraduna
|
Urtea
|
Adierazleak
|
Oharra
|
|
Kanpoko
errotulu finkoak: aparkalekukoak, direktorioak, norabidezko seinaleak eta bestelakoak.
Segurtasun mezuak
|
Ele bietan
|
Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin
batera testuak, taxuketa, eta
euskarri egokiak definituko dituzte.
|
Zerbitzu Zentralak eta Gerentzia
|
2007
|
Helburuen artean aipatutako horien lagina
|
Boulevard Merkataritza Guneari jakinarazi
|
|
Sarrera eta
harrerako errotulu finkoak: ongietorrizkoak, ordutegiak, segurtasunezkoak. Aurrera/tira/bultza… gisakoak. Horma-irudiak
|
Ele bietan
|
Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin
batera testuak, taxuketa, eta
euskarri egokiak definituko dituzte.
|
Administrazio burua
|
2007
|
Helburuen artean aipatutako horien lagina
|
|
|
Saltoki-sekzioak identifikatzeko errotuluak, eta antzekoak.
Barruko
bulegoetako errotulazio korporatiboa: direktorioak eta guneen identifikazioa
|
Ele bietan
|
Administrazio-arduraduna/
Gerentziak
|
Zerbitzu Zentralak Eskualdeko Merkel supermerkatuak eta Gerentzia/
administrzioa
|
2008
|
Helburuen artean aipatutako horien lagina
|
|
|
Sarreran eta
harreran jendeari,
oro har, zuzendutako ohar eta jakinarazpenak, aldakorrak
|
Ele bietan
|
Itzuli egingo dira
|
|
2007
|
Lagina
|
|
|
Publizitatea:
-Etxez etxeko publizitatea
-Eskaintza kartel mutuak
-Eskaintza berezien kartelistika
-Publizitate panel handiak
-Errotulu elektronikoak
-Itsasgarriak
|
Ele bietan edo euskaraz gaztelaniaz bereizita
|
Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin batera testuak, taxuketa, eta euskarri egokiak definituko dituzte.
|
Zerbitzu Zentralak Eskualdeko Merkel supermerkatuak eta
administrazioa
|
2007
|
Helburuen artean aipatutako horien lagina
|
|
|
Komukabideetako publizitatea:
-Irratia
-Prentsa
|
Ele bietan,
|
Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin batera testuak, taxuketa, eta euskarri egokiak definituko dituzte.
|
Eskualdeko Merkel supermerkatuak, Gerentzia/
administrazioa
|
2007
|
Helburuen artean aipatutako horien lagina
|
|
|
Marketingeko ekimenak:
sariketa eta zozketetako txartelak.
Bezeroen fidelizazio-txartelak
|
Ele bietan
Txartelak eleanitz
|
Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin batera testuak, taxuketa, eta euskarri egokiak definituko dituzte.
|
Zuzendaritza
Kanpoko komunikazio enpresa
|
2007
|
Helburuen artean aipatutako horien lagina
|
|
|
Merkel-Barakaldok bere esku duen irudi korporatiboa
|
Euskaraz eta gaztelaniaz
|
|
Zuzendaritza Kanpoko komunikazio enpresa
|
2009
|
|
|
|
HARRERA
|
|
Helburuak
|
Lortu nahi den hizkuntza-egoera
|
Ekintza
|
Arduraduna
|
Urtea
|
Adierazleak
|
Oharra
|
|
Informazio gunea edo Harrera Nagusia
|
Bezeroaren hizkuntza aukera bermatzea
|
Trebakuntza, euskara teknikariaren eskutik
|
Sekzio horretako arduraduna
|
2007
|
Zuzeneko behaketa
|
20 h-ko trebakuntza ikastaroa
harreragile euskal hiztunei
(ikus ikasketa-plana)
|
|
Megafonia
|
Mezu batzuk euskaraz eta gaztelaniaz
|
Ohiko esamoldeak lantzeko trebakuntza
|
Sekzio horretako arduraduna
|
2007
|
Zuzeneko behaketa
Grabatutako mezuak
|
Aurreko oharra
|
|
Girotzeko musika
|
Euskal musikak tarte bat
|
Hari musikalaren eskaintzak aztertu
|
Saltokiko burua
|
2007
|
Kontratatutako zerbitzuaren ezaugarriak
|
|
|
Erantzungailuetako hizkuntza
|
Euskaraz
Gaztelaniaz
Ingelesez
|
Grabazioa
|
Administrazioko taldeburua
|
2007
|
Telefono deiak
|
|
|
1. ARDATZERAKO HIZKUNTZA-IRIZPIDEAK
|
|
|
IRIZPIDEA
|
NOIZ
|
ARDURADUNA
|
|
Barakaldoko saltokirako Irudi Korporatiboa
|
Merkel-Barakaldoren esku dauden elementu bisualetako testuak, ele bietan izango dira, tamaina berean. Gaztelaniazko eta euskarazko hitzak ia berberak izanez gero, euskaraz bakarrik.
|
2008
|
Gerentzia. EAEko Gainerako Merkelekin batera
|
|
Harreragile-lanpostuak
|
Hizkuntza-gaitasunen alderdiak zehaztu lanpostu-txostenean.
|
2009
|
Gerentzia eta Giza Baliabideak
|
|
Euskararen egokitasuna zaintzeko prozedura
|
Idatzizko erabileran, bereziki errotulazio finkoan, publizitatean, eta bezeroarentzako agirietan, zuzentasunaz haratago, egokitasuna ere bermatzeko ardurak eta prozedurak zehaztuko dira.
|
2008
|
Gerentzia, euskara batzordea. EAEko edota eskualdeko beste Merkel-ekin koordinazioan.
|
2. Ardatza: Kanpo Harremanak
|
BEZEROAK
|
|
|
Helburuak
|
Lortu nahi den hizkuntza-egoera
|
Ekintza
|
Arduraduna
|
Urtea
|
Adierazleak
|
Oharra
|
|
Kutxako tiketak
|
Ele bietan
|
Kutxetako programen egokitzapena saltokian, gasolindegian eta brikolaje dendan
|
Informatika burua
|
2007
|
Tiket eredua
|
|
|
Fakturak eta aurrekontuak
|
Ele bietan
|
Inprimatutako atalaren Itzulpena
Trebakuntza euskal hiztunei
|
Sekzio buruak
|
2008
|
Faktura eta aurrekontuen lagina
|
|
|
Inprimakiak, eredu ofizialak
|
Ele bietan
|
Trebakuntza euskal hiztunei
|
Sekzio buruak
|
2007
|
Inprimaki eta eredu ofizialen lagina
|
|
|
Atxikipen-kontratuak, araupeko kontratuak; horien baldintza orokorrak eta bestelako dokumentazioa
|
Ele bietan.
Ale bereizietan
|
Trebakuntza euskal hiztunei
|
Sekzio buruak
|
2009
|
Kontratu mota horien lagina
|
|
|
Ahozko harremana
|
Bezeroak aukeratu hizkuntza bermatu ahal izatea
|
Trebakuntza, euskara teknikariaren eskutik (10 langileri)
Euskalduntzea (4 langile)
|
|
2007,8,9
|
|
Kutxak
Informatika Sekzioa
Etxetresna Elektrikoen sekzioa
Harategia-urdaitegia
Arrandegia
Gasolindegia
Brikolajea
|
|
PRODUKTUA
|
|
Helburuak
|
Lortu nahi den hizkuntza-egoera
|
Ekintza
|
Arduraduna
|
Urtea
|
Adierazleak
|
Oharra
|
|
Eskaintza berezia duten produktuen eransgailua
|
Elementu batzuk ele bietan
|
Eransgailuaren testuak itzuli
|
Prozesu arduraduna
|
2009
|
Eransgailua
|
|
|
Salneurrien tiketak:apaletakoak
|
Elementu batzuk ele bietan
|
Itzuliko diren elementuak identifikatu
Programa informatikoaren egokitzapena
|
Informatika eta prozesu horren arduraduna
Itzulpen-zerbitzua
|
2009
|
Lagina
|
EAEko Merkel-ekin batera
|
|
Salneurrien tiketak: bertan ontziratutako produktuei itsatsiak
|
Elementu batzuk ele bietan
|
Itzuliko diren elementuak identifikatu
Programa informatikoaren egokitzapena
|
Informatika eta prozesu horren arduraduna
Itzulpen-zerbitzua
|
2009
|
Lagina
|
EAEko Merkel-ekin batera
|
|
2. ARDATZERAKO HIZKUNTZA-IRIZPIDEAK
|
|
GAIA
|
IRIZPIDEA
|
NOIZ
|
ARDURADUNA
|
|
Merkelek berak ontziratu zenbait produkturen etiketak
|
Produktuak enbasatzeko zehaztapenen eskuliburuan jasoko dira. EAErako irizpide bateratutak.
|
| |