Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC)


Ikasle-txartelaNazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak ISICen web orrialdean dauzkazu zehaztuta.

ISIC txartela unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (DBH, batxilergoa, LH,...) eta eskola ofizialetako ikasleentzat da. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Nazioarteko ikasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere (2008/2009 urtean egindako txartelek 2009ko abenduan galtzen dute balioa).

Hona hemen eskakizunak:

  • Adina: 12 urte baino gehiago. Ez dago gehienezko adin-mugarik
  • Tasa: 6 euro
  • Denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea.

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu edo gazteria@ej-gv.es helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Non eskatu:

Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa) edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.


Nola eskuratu ikasle-txartela:formularioa ikasle-txartela eskatzeko

1.- Zure txartela eskatze ko, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.

2.- Tasa ordaindu (6 euro) eta ordainketaren agiria gorde
Internet bidez eskatzen baduzu,  ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu.
Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.


Gazte-informazioa3.- Jaso ezazu zure txartela  
ArabaBizkaia edo Gipuzkoako edozein bulegotan. Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:

  • NANa, pasaportea edo bizileku-txartela
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelerako neurriko argazki bat
  • Ikasle zarela egiaztatzen duen agiria. Normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea.

Acrobat Reader Programaren logoaEskabide orria ikusteko Acrobat Reader behar baduzu, irudiaren gainean klik egin eta programa eskuratuko duzu.  


[Esteka: Nazioarteko txartelak]

Azken eguneratzea: 2008/11/25