Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteriaren Euskal Behatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia
Azken eguneratzea: 2008/06/09
Araban eta Bizkaian gazteriaren arloan egiten diren proiektuak garatu eta ezartzeko diru-laguntzak
Gazteriaren Foru Erakundea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak finkatu ditu dirulaguntza hauek arautuko dituzten oinarriak 2008ko ekitaldian.

  Bizkaiko Foru Aldundiaren 94/2008 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa. Honen bidez, 2008ko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri eremuan Gazteriarentzako Politika Integralak ezartzeko eta garatzeko asmoz eratutako sustapen neurri modura diru-laguntzak emateko arautegi erregulatzailea ezartzen da

Foru dekretu honen xedea da arautzea udalei, udal fundazio publikoei, horien mendeko diren erakunde autonomoei eta udalerrien mankomunitateei 2008ko ekitaldian zehar udalerri eremuan gazteriarentzako politika integralak ezartzea eta sustatzea helburu duten gazteriaren alorreko proiektuek sortzen dizkieten gastuak finantzatzeko diru-laguntzak ematea.

  Oinarri arautzaileak (BAO, 2008ko ekainaren 9a)

  Eskaerak aurkezteko epea: hilabete egongo da foru dekretu hau BAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuta.
 

_______________________________________ 

 

  
 Arabako lurralde historikoan gazte plana garatu eta ezartzeko dirulaguntzak arautuko dituzten oinarriak

Deialdi honek ondokoa du helburu: gazteriaren arloan egiten diren proiektuak finantzatzea, baldin eta proiektu horiek Arabako toki erakundeei beren esparruetan gazteen beharrak asetzen dituzten egiturak finkatzen laguntzen badiete.

  Oinarri arautzaileak ((ALHAO, 2008ko ekainaren 9a))

  Eskaerak aurkezteko epea: 2008ko uztailaren 11a arte

 

 

   Gazteriaren arloko beste diru-laguntza batzuk