Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteriaren Euskal Behatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia
Azken eguneratzea: 2008/06/18
Ezkontza kopurua behera doa; Euskadiko gazteak ezkontzeko adina, ordea, gora
EAEn ezkontzeko batez besteko adina 33,7 da mutilen artean eta 31,5 nesken artean

2006an EAEn 9.227 ezkontza egin dira. Duela hamar urteko datuak ikusita, ezkontza kopuruak behera egin du. 2003, hots, azken hamarkadan ezkontza gehien izan dituen urtea abiapuntu hartuta, beherakada are handiagoa izan da.



EAEko ezkontza-tasa 2006an 4,4 ezkontzakoa izan da 1.000 biztanleko. Espainiako biztanleen datuek erakusten dutenez, bertako tasa altuxeagoa da, 4,6 ezkontza 1.000 biztanleko.

2006an EAEn, neskak 31,5 urterekin ezkontzen dira batez beste; mutilak, aldiz, 33,7 urterekin. 1996an, ordea, ezkontzeko batez besteko adina nesken artean 28,7 urte zen eta, mutilena, 31,1 urte.
Hori guztiori Espainiako biztanleen datuekin konparatzen badugu, zera antzematen da: Espainiako mutilak 31,7 urterekin ezkontzen direla batez beste, eta neskak, 29,6 urterekin. Horrek esan nahi du Euskadiko biztanleak Espainiakoak baino beranduago ezkontzen direla.


15 eta 29 urte bitarteko gazteak

Azkeneko datuek aditzera ematen dutenez, gehiago dira ezkontzen diren neska gazteak mutil gazteak baino (3.655 neska eta 2.158 mutil). Datuok eta 1996koak konparatuz, ezkontzen diren gazteen kopurua jaitsi egin da: % 39,5 nesken kasuan eta % 44,5 mutilen kasuan.
1996an ere ugariago ziren ezkontzen ziren neskak mutilak baino. Azken hamar urteotan ezkontide kopuruaren jaitsiera nabarmenagoa izan da mutilen artean nesken artean baino.


Bai Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen baitan bai Espainiako biztanle gazteen baitan, ugariago dira ezkontzen diren neskak mutilak baino.
Era berean, azken hamar urteotan ezkontide gazteen kopuruan egon den beherakada bortitzagoa izan da Euskadiko biztanleen kasuan Espainiakoen kasuan baino (Espainiako mutilengan, % 33,1ekoa; Espainiako neskengan, % 24,8koa).


Erlazionatutako datuak kontsultatzeko:
Euskadiko gazteen egoera zibilari buruzko adierazle estatistikoak

Erlazionaturiko estekak:
Gazteen Euskal Behatokiaren estatistikak