|
Dokumentazio zentroa

Gazteen Euskal Behatokiaren Dokumentazio Zentroa gazteen munduari eta horiei lotutako diziplinei buruzko dokumentazioa biltzen duen liburutegi espezializatua da eta ikertzaile, hezitzaile eta gazteei zuzenduriko politika eta programen kudeatzaileei informazioa eskuratzera bideratuta dago.
Aurkezpena
Liburuak
Aldian-aldian liburu berriak eskuratzen ditugu gure dokumentu-fondoa aberastuz joateko.
Gure fondo guztiak kontsultatu ahal izateko, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (ELSNren) on line katalogora jo dezakezu, gure dokumentazio zentroa ELSNren sarean txertatuta baitago.
On-line katalogoa kontsultatzeko jarraitu behar den ibilbidea: Katalogoa kontsultatu >> Orokorrak >> Gazteen Euskal Behatokia.
ELSNren liburutegien zerbitzuak erabili ahal izateko beharrezkoa da irakurle txartela edukitzea. Txartela eskuratu nahi baduzu, gure dokumentazio zentrora gertura zaitezke. Bertako langileek jarraitu beharreko urratsei buruzko informazioa emango dizute.
Gure liburuak maileguan har daitezke.
Aldizkariak
Aldizkarien aurkibidean hilero heltzen zaizkigun aldizkarien aurkibideak kontsultatzeko aukera izango duzu. Aldizkariak ezin dira mailegatu, baina zentroan bertan kontsulta daitezke.
Nobedadeak on line
Gazte.doc, gazteei buruzko buletin digitala
Gure buletin digitala jaso nahiko zenuke? Bertan informazio ugari aurkituko duzu: gure argitalpenak, Dokumentazio Zentrorako erosi berri diren liburuak, ikastaroak, laguntza eta bekak eta abar.
Arreta pertsonalizatua :
944031644
geb-liburutegia@ej-gv.es
|