Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteriaren Euskal Behatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokia Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren agindu baten (pdf, 25 kb) bidez sortu zen 1999ko abenduaren 10ean, EAEko Gazte Planeko  (pdf, 3,3 MB) ikerketak, informazio-lanak eta dokumentazio-lanak burutzeko.

Zer den:

ArgitalpenakGazteria zertan den eta zein bide daraman, horixe momentu oro eta orokorrean jakiteko balio du. Tresna bat da beraz, administrazioek gazteria dela-eta egiten dituzten ekintzek zein eragin duten balioesteko aukera emango diguna.

Helburuak:

1.     Agiri-funts bat osatzea. Gazteen arazoen berri emateko balio behar du, zuzenean nahiz zeharka.

2.     Gazteri horren joera berriak, aldaketak, eta joera eta aldaketa berri horiekin batera datozen edo doazen beste faktore batzuk aztertzea.

3.     Prestaketak egiteko edo bideragarritasuna ezagutzeko ikerketa eta azterlanak egitea, aditu-bilerak antolatzea eta, beharrezkoa bada, lan-taldeak osatzea.

4.  Prozesu horien berri zabaltzeko ahaleginak egitea, eta, hala egokitzen bada, gazteei buruzko aldizkariak egitea.
Dokumentazio zentroa

5.   Gazte-kontuak direla-eta, erabakiak hartzen dituzten agintarien, ikerlarien, profesionalen eta beste eragile batzuen artean informazioa batak besteari emateko bideak erraztea.

6.     Beste erakunde eta organismo batzuei gazteei buruzko aholkuak ematea.

Norentzako den:

Estatistikak

a)     Gazteriaren inguruko politiketan lanean diharduten arduradun politikoentzako eta teknikarientzako da, bai Eusko Jaurlaritzako, bai foru-aldundietako, bai udaletakoentzako.

b)     Gazte-kontuetan lanean diharduten profesionalentzako, eta berdin dio entitate publikoetan nahiz pribatuetan aritzen diren.

Zerbitzuak:

  • Bibliografia eta agiri berezituak.
  • Gazteri-kontuetan lanean diharduten entitate eta profesionalei buruzko datu-base bat.
  • Gazteentzako esperientzia, politika, ekimen eta programei buruzko erreferentziak.
  • Gazteriaren arazoei buruzko aholku-zerbitzua.
    Formakuntza
  • Gazteriari buruzko agiri-buletina.
  • Gazteri-arloko teknikariak prestatzeko programa urterokoa.
  • Eskualdekako edo arlokako planak eta programak garatzea.
  • Biltzarrak, jardunaldiak, mintegiak, eztabaidak eta halako gertakariak antolatzea.
  • Txosten teknikoak egitea.
  • Euskal gazteriari buruzko estatistika-txostenak.


 

Azken eguneratzea: 2008/06/02