Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Europako programak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euro-Scola kluba


Euro-Scola lehiaketa internet bidez egiten den txapelketa bat da. Jokua, topagune bat da Europako gazteen sarean, eta elkar ezagutu, ezagutzak eta interesak partekatu eta elkarrengandik ikasteko aukera eskaintzen du. Modu horretan, gazteek Europako Batasunera hurbildu eta integratzeko aukera dute.

Bertan, Europako Batasunaren inguruko hainbat galdera egiten dira, eta taldeek horiek erantzun behar dituzte. Bost aste irauten du lehiaketak eta hiru etapetan banatuta dago. Lanak ongien eta txukunen egiten dituzten taldeek irabazten dute. Lehiaketan parte hartzen duen talde bakoitza 10 pertsonez osatuta dago eta tutore baten gidaritza du. 13 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, hau da, DBH 2. zikloa, batxilergoa eta erdi mailako lanbide heziketa ikasten ari diren gazteak.

Helburuak:

  • Heziketa-lana.
  • Heziketa-oinarria duten jolas-ekimenak.
  • Gazteen garapenerako eta prestakuntzarako interesgarri diren informazio eta ekimenak (estatu-mailakoak zein Europakoak).


XIV. edizioa - 2007

2007an saria lortu duen ikastetxea: Donostiako La Asunción. Talde irabazlea Estrasburgora joango da. Euskal Autonomia Erkidegoko taldeei sarien banaketa egun batzuk barru egingo da. 

Urte honetako gaia honako hau da: "Europar Batasunaren 50 urteak: iragana, oraina eta etorkizuna". Egutegia:

Izena ematea: martxoaren 5etik apirilaren 23ra arte. Euro-Scolaren web gunearen bitartez egin behar da.
1go etapa: apirilaren 23tik 30era.
2. etapa: apirilaren 30etik maiatzaren 7ra.
3. etapa: maiatzaren 7tik 14ra.
Errekuperazio astea: maiatzaren 14tik 21era.
Azken Froga: maiatzaren 21etik 24ra.

Lehiaketaren oinarriak Euro-Scolaren web gunean ikusi daitezke eta sari nagusia, honakoa: Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan Euroscola Programan parte hartzeko aukera 2007-2008 ikasturtean eta diru-laguntza bidai hori egin ahal izateko.


XIII. edizioa - 2006

Gaia: "Batasun solidarioa"

2006an saria lortu duen ikastetxea: Donostiako La Asunción

2006ko EUROSCOLA lehiaketako emaitzak hementxe ditugu. Aurtengo edizioa otsailaren 20an hasi eta apirilaren 6ra arte luzatu da, bertan Euskal Autonomia Erkidego honetako 31 taldek parte hartu du, irabazle Donostiako La Asunción ikastetxea gertatu delarik.
 
Maiatzaren 10ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua den Miren Azkarate andereak Euro-Scola lehiaketako sariak banatu ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko lau talde hauek izan dira sarituak:

  • Donostiako CEIPS La Asunción ikastetxea. Euskadiko irabazlea.
  • Irungo La Salle ikastetxea.  Gipuzkoako irabazlea.
  • Ermuko San Pelayo ikastetxea . Bizkaiko irabazlea.
  • Gasteizko Vedruna ikastetxea. Arabako irabazlea.

Sarien banaketaren argazkiak: argazkia 1 (jpg, 41 kb), argazkia 2 (jpg, 43 kb), argazkia 3 (jpg, 62 kb). 

Talde irabazleak Estrasburgora bidaia bat da izan du saritzat, Europako Parlamentua ezagutzeko eta Europako beste Herrialdetako gazteekin batera, gazteentzat Europako Parlamentuaren simulazio batean parte hartzeko. Ez da hori, ordea, lehiaketako partaideek izan duten sari bakarra. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Euskadiko aterpetxe batean asteburu bat igarotzera gonbidatu ditu Estrasburgora joango diren gazteak. Eusko Jaurlaritzak, plaka bana eman dio lau ikastetxe hauei.

Lehiaketako behin betiko emaitzen berri izan nahi baduzu Euro-Scola web orri bisita dezakezu.

Azken eguneratzea: 2007/06/20