Gazteak Ekinean programaren bidez truke bat egiteko asmoa baduzu eta beste herrialde bateko gazte talde batekin harremanetan jarri nahi baduzu, Agencia Nacional del Programa Juventud delakoaren web orrialdeak eskaintzen dizun hizketakide bilatzailea erabil dezakezu. Web orrialdean herrialdearen edo gaiaren arabera egin dezakezu bilaketa.
Hizketakide bila ari zara eta zure proiektua hizketakide bilatzailean sartu nahi duzu?
Beste herrialdeetako taldeak hizketakide bilatzailearen bidez zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, fitxa hau bete (doc, 37 Kb) dezakezu ingelesez eta bidali Gazteak Ekinean programaren Euskadiko arduradunari (mbarrena@ej-gv.es).
Bazkide bila:
-
Kultura, kirol eta ingurumen elkartrukea
INGUMA-GAZTEAK gazte elkartea - Vitoria-Gasteiz (Araba)
Ahal bada Zipre, Kroazia eta Grezia
Data: 2008-07-01etik 2008-07-11ra
Harremana eta informazio gehiago: 945124582 edo Inguma@inguma-gazteak.com
-
Ingurumena eta tokiko garapenari buruzko elkartrukea
Alonsotegiko Udala (Bizkaia)
Data: Martxoaren 15etik 22ra
Harremana eta informazio gehiago: 944860030 edo juventud@enkartur.net
-
-
Europako eremu urriko hizkuntzak ezagutzea
Ttan Ttakun Gazte Aisialdi Elkartea - Donostia, Euskadi
Ahal bada Italia eta Frantzia
Data: Uztaila eta abuztua
Harremana eta informazio gehiago [en] (pdf, 19 kb)
|