Baldintzak
21 urte izatea edo ikasturtean zehar betetzea, beti ere, praktikak egin aurretik.
Goi-mailako Batxilergoko edo bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo horren baliokidea, edo DBHko ikasketak bukatuak izatea. 25 urtetik gorakoek ez dituzte betekizun horiek bete behar.
Boluntariotza-entitate bateko partaide aktiboa izatea.
Prestakuntza teorikoa
-
Teoria arloan 75 ordu bete behar dira gutxienez. Ondorengo gaietan banatuta dago: Euskadiko gizarte, -politika, eskuduntza- eta erakunde-eremuak; suspertze soziokulturala; partehartze, elkargintza eta boluntarioen mugimendua.
-
Teknika eta baliabideen arloa 125 ordutan banatuta dago. Bertan jorratzen diren gaiak hauek dira: soziologia; gizarte-psikologia eta talde-dinamika; entitate baten kudeaketa eta antolaketa; gizartean jarduteko egitasmoak planifikatu, gauzatu, sustatu eta baloratzea; gizarte-garapenerako teknikak.
Prestakuntza praktikoa
|