Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Aisialdirako heziketa

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

IKASTAROAK


Ikastaroen marrazkiaAisialdi eta Animazio Soziokulturaleko Eskolak prestakuntza zentroak dira, bakoitzak bere hezkuntza proiektua eskaintzen duena, batak eta besteak duten ereduaren ikuspuntutik moldatuta. Horretarako, elkarte eta gizabanakoen beharretara egokitu eta erantzunik egokiena bilatzen dute, gero eta eskaera handiagoa duen prestakuntza berri honi begira, aldez aurretik esku-hartze komunitarioaren alorrean izango diren eskariak antolatuz. Ikastaroen antolatzaileak eskolak berak dira; Eusko Jaurlaritzak balidatu egiten ditu haiek emandako tituluak.

Eskola bakoitzean aurkituko duzu edukiari, matrikulazio-epeari eta abarri buruzko informazioa.  Informatu zaitez ikastaroen  eskaintzairi buruz aisialdi eskoletan!

  • Monitore ikastaroa

    Ikastaro hau hezkuntza eginkizunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Helburu nagusia da pertsona horiek hezitzaile gisa prestatzea beren ingurumarian dituzten giza elementuak kontuan hartuta (neska-mutilak, gazte taldeak, familia, gizartea, arduradun-taldeak…). Horrekin batera, monitoreari halako jarraibideak eman nahi dizkiogu, bere jardunaren gaineko hausnarketa eta azterketa egin dezan, erreferentzia gune egoki baten ikuspuntutik.
  • Zuzendari ikastaroa

    Ikastaroa hau zuzenduta dago aisialdiko zentro bat zuzendu behar duten pertsonei, monitoreak koordinatu behar dituztenei edo aisialdiko zentroan ardura handiko eginkizunak dituztenei. Helburu nagusia pertsona horiek zeregin horietan gaitzea da, eta horretarako gogoeta eta hausnarketarako elementuak eskaini nahi dizkiegu, eta aurreneko urratsetan behar duten laguntza eskuratu. 

 

Animazio soziokulturaleko ikastaroa.   Informatu zaitez zaitez ikastaroen eskaintzairi buruz  animazio soziokulturaleko eskoletan!

Ikastaro monografikoak

Ikastaro monografikoen helburua hezitzaile gisa planteatzen diren egoera berrien aurrean erantzun egokiak bilatzea da. 

Azken eguneratzea: 2007/12/18