Bidaia bat egiteko asmoa baduzu, ez ahaztu zurekin batera beharrezkoak diren hainbat agiri eraman behar dituzula. Bidaiatzeko ezinbesteko dokumentuak ondorengoak dira:
Estatu espainiarrean
Nortasun Agiri Nazionala derrigorrezkoa da 14 urtetik aurrera. Informatu zaitez NANa eskuratzeari buruz.Polizia Komisaldegietan bideratzen da agiria.
Adin txikikoek aitaren, amaren edo tutorearen baimena behar dute. Baimenak idatzita eta sinatuta egon behar du. Polizia Komisaldegietan, Epaitegietan, Notarietan eta Guardia Zibilaren bulegoetan bideratzen da.
Osasun txartela behar duzu osasun zerbitzuak jasotzeko. Txartel hau ez baduzu, edozein aseguru enpresa edo mutuako dokumentuak aurkez ditzakezu.
Atzerrian
NANa ezinbestekoa da, eta zenbait herrialdetan, gainera, pasaportea eta bisatua ere behar dira.
Pasaportea: zenbait herrialdetan sartzeko ezinbesteko dokumentua da. Adin txikikoek amaren edo aitaren baimena behar dute bidaiatzeko. Ezagutu ezazu zeintzuk diren beharrezko agiriak. Pasaportea Polizia Komisaldegietan eta bulego nagusietan lortu daiteke.
Bisatua: ez da beharrezkoa hiru hilabete azpiko egonaldietan, turismo edo lan bidaietan edota joan-etorriko txartela baldin baduzu.
Europako Osasun Txartela ere behar duzu. Txartel honen titularrek Europar Batasuneko herrialdeetan osasun-zerbitzua jasotzeko eskubidea dute. Hitzarmenak dituzten herrialdeetan ere jasotzen da osasun-zerbitzua.
Atzerrira bidaiatzen denean, gomendagarria da bisitatzen den herrialdeko ohitura eta legeak ezagutzea. Herrialde askotan, bizitzeko modua eta ohiturak, guretik oso desberdinak dira eta legeak ere ezberdinak izaten dira. Guretzat ohikoak eta legezkoak diren gauzak, arazo izan daitezke atzerriko herrialde batean. Aipatu, estupefazienteen (baita alkohola ere) inguruko legedia ezagutzea oso garrantzitsua dela.
Era berean, atzerrira joan aurretik, baita ere gomendagarria da bisitatu behar den herrialdean Espainiako Enbaxada edo Kontsulatua non dagoen jakitea. Dokumentuak galdu edo lapurtuz gero, edo beste edozein motako arazoak izanez gero, laguntza handia eskaintzen dute. Informatu zaitez kontsuletxeen zerbitzuei buruz. Atzerri Gaietako eta Kooperazio Ministerioaren webgunean bidaiarako gomendioak dituzu.
|