Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Auzolandegiak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Testuak, irudiak eta bideoak argitaratzeko baldintzak


Zure bizipenen kontakizuna, argazkiak, bideoak edo dena delakoak bidaltzeak zera dakar: zuzenean baimena ematen diozula Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari dokumentu horiek erabiltzeko eta zabaltzeko datozen 5 urteetan, bere esku dituen hedabideetan (Gazteaukera  gazte-webgunea,  bloga aldizkari digitala…) nahiz bere programak eta zerbitzuak ezagutarazteko prestatzen dituen gainerako publizitate-materialetan argitaratuz. Gazteria Zuzendaritzak bizipenaren kontakizuna eta argazkiak argitaratzen dituenean, egilearen izena aipatuko du, eta beti ere irabazi-asmorik gabe erabiliko ditu. Bestalde, zure kontakizuna eta argazkiak erabili eta zabaltzeko baimena emateagatik ez duzu inolako ordainik jasotzeko eskubiderik izango eta Gazteria Zuzendaritzak argitalpen horiek irabazi-asmorik gabe erabiliko baditu.

Gazteria Zuzendaritzak ez du bere gain hartuko argazkian edo bideoan agertzen diren pertsonek egin dezaketen erreklamazioak dakarren erantzukizuna. Pertsona horien onespena eduki behar duzu argazkia edo bideoa bidali aurretik, izan ere lana bidaltzen duena da, ondorio guztietarako, erantzulea. Zu zara bidalitako lanean agertzen diren irudi eta soinuen erantzulea.   Gorabehera hori dela-eta erreklamaziorik izanez gero, benetako funtsa duela egiaztatzen bada, erreklamatzailearen esku jarri ahal izango dira bidaltzailearen datuak, erreklamatzaileak bere eskubideen defentsan epaitegira jo dezan (epaile edo epaitegi batek eskatuz gero, nahitaez eskuratu beharko dira datuok, beti).

Zuk bidalitako lana (kontakizuna, argazkia, bideoa, eta abar) edozein unetan webetik kentzea onartzen duzu. Bidali duzun lana kendu nahi baduzu, mezu bat igor dezakezu gazteria@ej-gv.es helbidera.

 

Gazteaukera webgunearen administratzaileek eskubidea izango dute ezarritako kalitate irizpideekin edo helburuekin beren ustez bat ez datozen kontakizun nahiz argazkiak baztertzeko.

 

Honelako bideoak, argazkiak, eta testuak ez dira argitaratuko:

 

  • Hirugarren baten jabetza-eskubideak urra ditzaketen irudiak, hala nola, egile-eskubideak, produktuen markak, patenteak, industriako sekretuak edo isilpekotasuna.
  • Norbait iraindu edo difamatu dezaketen irudiak.
  • Gizabanakoren bati edo ondasunen bati kaltea dakarkieketen irudiak, edo norbaitenganako jazarpena ekar dezaketenak.
  • Norbaiten intimitaterako eskubidea urra dezaketenak.
  • Osagai pornografikoa, lizunkoia edo biraozkoa duten irudiak.
  • Legez kanpoko jarduerak iradoki edo sustatzen dituzten jarduerak.

 

18 urte baino gutxiago badituzu, zure lana aurkezteko zure gurasoen edo tutoreen baimena duzula ziurtzat jotzen dugu. Hala ez bada, gu ez gara egoera horretatik ondorioztatu daitezkeen arazoen arduradun.

 

Gogora ezazu zeu zarela bidaltzen dizkiguzun testu nahiz argazkien edukiaren gaineko legezko erantzulea.

 

Azken eguneratzea: 2007/10/09