Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Auzolandegiak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Auzolandegien definizioa


Zer da auzolandegi bat?

 entzun audio1 (mp3, 541 kb) entzun audio2 (mp3, 645 kb)

2007ko auzolandegien kartelaAuzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

Beste era batera burutu ezingo liratekeen proiektu horiek eta bertan egiten diren bestelako ekintza osagarriak elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kultura aniztasunean hezitzea, etab. sustatzeko bide bat dira.

Hona hemen, labur-zurrean, auzolandegiak nolakoak diren azaltzen duten ezaugarri batzuk:

foto 1 participantes en campos de trabajoArauak: denok parte hartuz, elkarlanean eta lagun-giroan gauzak sortzeko lekua. Horretarako, baina, arau batzuk errespetatu beharko ditugu.

Ingurua: auzolandegiaren inguruak ezagutzeko modua eta berarekin bat egiteko era (hainbat ekintza, ibilaldi eta txangoren bidez).

Esperientzia: eguneroko gauza berdinak egiteari utzi eta esperientzia berriei bideak zabaltzea.

Lana: parte-hartze aktiboa eta guztien artekoa, auzolandegia egiten den komunitatearen aldeko lanak eginez.

Animazioa: jarduerak era sortzailean eta elkarlanean egitea, aisialdi konbentzionala alde batera utzita.

Baloreak: taldean bizitzeko esperientzia bereganatzea. Bakoitza bere indibidualtasunetik atera eta taldeko bizimoduak dituen baloreak bereganatzea. Gizartearen baloreak bereganatzea (tolerantzia, elkartasuna,...).foto 2 participantes en campos de trabajo

Jarrera: parte hartzaile talde bat, taldean bizi, taldean lan egin eta taldean ondo pasatzeko asmoa duena, bakoitza taldera moldatzen dela.

Natura: ohiko ibilbideak utzita, nekazal inguruneak ezagutzeko aukera.

Topagunea: sorterri ezberdinetako pertsonek euren kulturak eta ohiturak elkarri trukatzeko topagunea.

Jarrera: dena, denen artean egiten den tokia.

Zer ez da auzolandegi bat?

  • Ez da lan egiteko toki hutsa. Lana tresna baino ez da
  • Ez da "kontzentrazio" eremu bat, ezta antzik eman ere. Borondatez joaten da, borondatez utz daiteke.
  • Ez da udaleku bat.
  • Ez da turismo merkea egiteko era bat.
  • Ez da etxeko erosotasun guztiak bertan izan behar direla pentsatuta, uda pasatzeko toki bat.
  • Ez da pertsonak, euren eragozpen fisiko, psikiko nola sentsorialengatik edo euren erlijio edo ideología sinesmenengatik diskriminatzeko tokia.
  • Ez da paso egiteko edo inor baino listoago izanez ekintzetan ahalik eta gutxien parte hartzeko tokia.
  • Ez da inor kontuan hartu gabe nahi duzun guztia egiteko tokia.
  • Ez da inoren proposamenak eta ekimenak atzera botatzeko tokia. Alderantziz: horiek taldearen filosofiarako aberasgarriak badira, gustura onartzen dira.

 

Azken eguneratzea: 2007/04/18