Izena emateko baldintzak:
-
EAEko udalerriren bateko erroldan inskribatuta egotea, Auzolandegiak 2008 programa arautuko duen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik (apirilaren 25a).
-
15-30 urte bitartekoa izatea. Adingabe emantzipatugabea izanez gero, guraso-agintea edo tutoretza dutenen baimena, beharrezkoa izango da.
-
Nazioarteko auzolandegietan parte hartzeko:
-
gutxienez 18 urte izatea;
-
ingelesez ondo hitz egitea. Zenbait auzolandegitan beste hizkuntzaren bat jakitea eska dezakete: frantsesa edo alemana, esaterako.
Eusko Jaurlaritzara bidali behar dituzun agiriak:
Behin izena emanda, etxean jasoko dituzun agiriak behar bezala osatuta eta sinatuta bidali beharko dituzu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzara, honako hauek erantsita:
-
Izena emateko orria, behar bezala osatua eta sinatua.
-
Nortasun-agiriaren kopia, atzerritar-txartelaren kopia edo pasaportearena.
-
Erroldatze-egiaztagiria, Auzolandegiak 2008 programaren deialdia EHAAn argitaratu ondoren egindakoa (apirilaren 25ean argitaratu zen).
-
Adingabe emantzipatugabea izanez gero, guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimena.
-
Adingabe emantzipatua izanez gero, emantzipazioa egiaztatzen duen Erregistro Zibilaren agiria.
-
Ordainketaren frogagiria, beste autonomia-erkidego bateko auzolandegia aukeratzen baduzu.
-
Osasun-txartelaren kopia (OSAKIDETZAko edo antzeko txartelarena).
Eskatutako dokumentazio guztia Gazteria Zuzendaritzara bidaltzeko 5 egun natural dituzu, Eusko Jaurlaritzaren gutuna etxean jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Eskatutako agiriak zehaztutako epean bidaltzen ez badituzu, plaza galduko duzu. Eta ordaindutako 72,00 euroak berreskuratzeko, egiaztatu egin beharko duzu auzolandegia antolatu duen autonomia-erkidegoak kuotak itzultzeko aurreikusi dituen kasuetakobat gertatu zaizula.
|