Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/09/01
Kabalak maskota bat behar du sariaren irabazlea
Leire Uribek MP3 Audio Player Digital bat irabazi du.

Hauek ziren parte hartzeko oinarriak:

Jasotako proposamen guztien artean, Kabalak bere maskota izango dena aukeratuko du eta egilea sarituko du.

Kabala urteetan Gazte-txartela Programarekin elkarlanean ari den informatika denda da, titular guztiei %5eko deskontua eskaintzen diena ordenagailuak erosterakoan, eta beste  %5eko deskontua multimedia ikastaroetan.

Bada, Kabalak bere establezimenduaren ezaugarri izango den maskota bat izan nahi du, eta horretarako aproposenak Gazte-txartelaren titularrok izan zaitezkete, hau da, 14 eta 26 urte bitarteko gazteak, zuek baitzarete gai pertsonai alai eta erakargarri bat sortzeko.

Gazte-txartelaren titularra bazara eta lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzu, eman begiratu bat beraien Web orriari, eman begiratu bat beraien Web orriari , eta bidali zure marrazkia cursos@kabalanet.com  helbidera, ekainaren 30a baino lehen, datu hauek zehaztuz:
a) Izen-abizenakLogotipo kabala
b) N.A.N.
c) E-maila
d) Kontakturako telefonoa

Marrazkiak edozein formatu grafiko digitaletan bidal ditzakezue. Logotipo Tecnokab

Zure marrazkia bada Kabalak bere maskota bezala aukeratzen duena, zure saria MP3 Audio Player Digital bat izango da, ezaugarri hauekin: Litiozko bateria, USE bateria karga-gailua, aurikulare estereoak, artxiboak lekualdatzeko USB kablea, FM Irratia eta  512 MB.

Gazte-txartelaren titularrei esklusiboki zuzenduriko lehiaketa hau Kabalak bultzatzen eta kudeatzen du bere osotasunean. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritza ez da bere garapenaren arduradun egingo, bi aspektu hauetan izan ezik: Programako hedabideetan eskainitako publizitatea eta sariduna aukeratzerakoan Gazte-txartelaren titularrek bidaliko proposamenak bakarrik aintzat hartuko direla ziurtatzea.