Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2007/08/25
Irlandara joateko 4 hegazkin txartel zozketatu ditugu Aer Lingus-i esker.
Gazte-txartelaren titularra izanda gure galderari ondo erantzutea besterik ez zenuen egin behar, Irlandara joateko joan-etorriko bi hegazkin txartel irabazteko eta zeuk nahi duzun horrekin bidaian joateko.

Irlandara joateko hegazkin txartelen irabazleak:

1.- Joseba Sagarduy Casal
2.- Estibaliz Martínez Aldama

Galdera eta oinarriak:

Asteko zein egunetan egiten du hegaz Aer Lingus-ek Bilbotik Dublinera?

Aurkitu erantzun zuzena Aer Lingus-en web orrian sartuz, www.aerlingus.com, eta idatzi e-maila gazteria@ej-gv.es helbidera zure NANa, izen-abizenak eta telefonoa adieraziz. Epea abuztuaren 6an bukatzen da.

Sariaren baldintzak:

  • Sari bakoitzak Irlandara joan-etorriko bi hegazkin txartel barneratzen ditu eta irabazleak Aer Lingus-ek Espainian dituen 18 ibilbide zuzenetako edozein aukera dezake.
  • Sari bakoitzeko bi bidaiariek batera egin beharko dute hegaldia, data berberean eta erretserba berberaren barruan.
  • Txartelak 2007ko abenduaren 15erarte izango dira baliagarriak (zubia baldin ez badago).
  • Txartelak Aer Lingus-ek burututako hegaldietarako bakarrik izango dira baliozkoak.
  • Erreserbak konfirmatu egingo dira baina plaza erabilgarritasunaren menpe egongo dira eta uztaila eta abuztua salbuetsita daude.
  • Saria besterendu ezina da eta ezin da dirutan duen balioagatik aldatu.
  • Tasak sariaren barnean daude.


Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien Baldintza Orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

aerlingus

Aer Lingus-ek babesturiko zozketa, Irlandako aire-linea nazionala:
 
Aer Lingus-ek 18 ibilbide zuzen ditu Espainiatik Irlandara: Dublinera hegaldi zuzenak Bilbo (urriaren 30era arte), Alicante, Bartzelona, Fuerteventura, Kanaria Handia, Lantzarote, Madril, Malaga, Palma de Mallorca, Tenerife, Sevilla eta Santiago de Compostelatik. Baita Cork-era hegaldi zuzenak ere Alicante, Bartzelona, Fuerteventura, Lantzarote, Madrid, Malaga eta Tenerifetik ere.
Bilbotik dauden hegaldi zuzenak astearte, ostegun eta larunbatetan egiten dira, irteera ordua 16:20 delarik. Itzulerak, Dublinetik, egun berdinetan izaten dira, 12:40etan. Hegaldi hauek urriaren 28an kenduko dira. Ibilbide hau, urtero, martxoaren amaieratik urriaren amaierara arte burutzen da.
Txartelak www.aerlingus.com web orriaren bitartez. Erreserba bulegoetan, 902 502 737 telefonoaren bidez, edo eta zure bidai agentzian egin daitezke.