Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

FAQ. EURO<26 Gazte-txartela dela-eta galdera ohikoenak


Gazte-txartelaren maskotaArgitu Gazte-txartelari buruzko zalantzak 2 minututan

2 minututan Gazte-txartelari buruzko zure zalantza guztiak desagertuko dira. Hemen aurkezten dizkizugu zuen artean gehien sortzen diren galderak eta, noski, erantzun zuzenak.

Beste zalantzarik izanez gero idatzi gazteria@ej-gv.es helbidera. Agian, zerrenda honetan sartu beharko genuke zure galdera, zalantza bera duten beste Gazte-txartelaren titular batzuei laguntzeko.

1. Nork eskura dezake Gazte-txartela?

14 eta 25 urte bitarteko edozein gaztek eduki dezake Gazte-txartela (26 urte betetzean bajan emango zaio urteak betetzen dituen hila bukatu eta batera).

2. Zenbat irauten du? Urtero berritu behar da?

Gazte-txartela guztiek 2011ko otsailera arte balio dute, titularrak lehenago 26 urte betetzen ez baditu, orduantxe baja emango baitzaio zuzenean.

3. Zenbat balio du?

GT bost euro baino ez da kostatzen.

4. Zer egin behar da Gazte-txartela lortzeko?

Honako pausoak jarraituz, zure txartela lortu ahal izango duzu: sartu  Gazteaukeran, eskabide orrian  datuak bete, eta sortzen den pdf dokumentua inprimatu ostean, Gazte-txartelaren laguntzaile den edozein finantza entitateren bulegora eraman. Bertan bost euro ordaindu eta txartela emango dizute.

5. Internet bidez bakarrik lor daiteke Gazte-txartela?

Hala da. Gazte-txartela lortzeko bide bakarra www.gazteaukera.euskadi.net web-orrian sartzea da, eta lehen adierazitako urratsak jarraitzea.

6. Behin eskabidea bete ondoren, banku-likidazioa inprimatzeko eskatzen didate. Zer da "banku-likidazioa"?

Banku-likidazioa pdf dokumentu bat da, eskabidea egiten ari zarela "onartu" azkeneko aldiz klikatzen duzunean sortzen dena. Amonatxo bat aterako zaizu, pixka batean itxaroteko esanez, eta segituan dokumentua azalduko zaizu, zuk inprimatzeko.

Dokumentu hori da inprimatu behar duzun banku-likidazioa, gero edozein finantza entitate sukurtsaletan aurkeztu, eta, 5 euro ordaindu eta gero, Gazte-txartela lortuko duzu.

7. Gazte-txartelak balio al du finantza-txartela moduan (kreditu/zor-txartela)?

Zuk nahi baduzu, bai. Aukeran, bi Gazte-txartela mota dituzu:

a) Gazte-txartela Arrunta: EAEko eta beste erkidegoetako eta Europako abantailak eskaintzen dizkizu (bidaia-asegurua, deskontuak, zozketak…), baina ez da finantza-txartela. Euskadiko Kutxa, "la Caixa", BBK, Vital Kutxa zein Kutxan eskuratu dezakezu.

b) Gazte-txartela Multi: Gazte-txartela Arruntaren abantailak eskaintzeaz gainera, Programarekin lankidetzan diharduten kutxen finantza-txartela da. Oraindik ez badituzu 16 urte eta Gazte-txartela Multi-a nahi baduzu, gurasoen oniritzia behar duzu. Euskadiko Kutxa zein "la Caixa"n eskuratu dezakezu.

8. Nahitaezkoa al da kontu korronte bat edukitzea  Gazte-txartelaren titularra izateko?

GT Multiren kasuan bakarrik. GT Arrunta izateko ez da beharrezkoa konturik edukitzea.

FAQ logotipoa9. Gauza bera al dira Gazte-txartela eta BBK-ren Txartela Gorria edo Kutxa-ren Gaztekutxa txartela?

Ez. Eusko Jaurlaritzaren Gazte-txartela betiko gazte-txartela da, hau da, gazte-txartel ofizial bakarra, gainerako Euro<26 txartelekin Estatuan eta Europan homologatuta dagoena. Kalean dauden gainerako gazteentzako txartelak (Gorria, Gaztekutxa…) gazteentzako finantza-txartela pribatuak dira, baina ez daude homologatuta Estatuko eta Europako beste txartel batzuekin.

10. Zein alde dago Gazte-txartelaren eta ISISCren artean (Ikaslearen Nazioarteko Txartela)?

Hainbat ezberdintasun dituzte. Garrantzitsuenak hiru hauek:

a) ISIC txartela edukitzeko, nahitaez izan behar duzu unibertsitateko ikaslea, erdi-mailako ikasketena edo eskola ofizialetakoa; hori frogatuko duen egiaztagiria behar duzu, alegia, ikasturte batean matrikulatuta zaudela erakusten duen agiria. Gazte-txartela edukitzeko, aldiz, ez da beharrezkoa ikaslea izatea, nahikoa da 14 eta 25 urte bitarteko adina edukitzea.

b) Gazte-txartela Europarako txartela da. ISICek, berriz, mundu osoko herrialdeetan balio du.

c) Zein herrialdetan zauden, txartela batek besteak baino abantaila eta deskontu gehiago eskainiko dizkizu. Europan, oro har, Gazte-txartela zabalduago dago.

11. Europara noa ERAMUS programarekin. Zein txartela komeni zait? gt Euro<26 edo ISIC?

Kontua da zein herrialdetara zoazen. Onena duzu Interneten begiratzea txartela bakoitzaren abantailak (www.euro26.org eta www.isic.org).

12. Zer dauka  Gazte-txartelak beste gazte-txartelek ez dutena?

Oso erraza da: Euro<26 Gazte-txartela guztiak homologatuta daudenez, zure Gazte-txartela erabiliz EAEko hiru lurraldeetako, zein beste erkidegoetako gazte-txartelen onura guztiak eskura ditzakezu (Katalunia, Aragoi…) eta, baita ere, Euro<26 gazte-txartela duten Europako 30 herrialdeetako gazte-txartelen abantaila guztiak (Holanda, Irlanda, Txekiar Errepublika, Suedia, Suitza, Portugal…).

Horretaz gainera, besteekin konparatuz gero, Gazte-txartelaren bidaia-asegurua onena duzu gazteentzako finantza-txartelen artean. 

13. Nahitaezkoa da Euskadikoa izatea Gazte-txartela edukitzeko?

Euskadikoa izatea ez da beharrezkoa; bai, ordea, egoitza bertan edukitzea. Gazte-txartelaren titularra izateko betebeharrak bi dira: 14 eta 25 urte bitartean izatea eta egoitza EAEn edukitzea.

14. Zehatz esanda, zer ematen dit niri Gazte-txartelak?

www.gazteaukera.euskadi.net  web-orrian informazio eguneratua duzu Gazte-txartelak Euskadin une oro eskaintzen duenari buruz. Horretaz gainera, Estatuko beste erkidegoetan eta Europako beste herrialdeetan eskaintzen dizkizun onurak ere kontsulta ahal dituzu web-orri honetan bertan. 

Zehatz esanda, Gazte-txartelak honakoa ematen dizu:

  • Bidaiako laguntzako asegurua mundu osoan.
  • Deskontuak EAEko 2000tik gora establezimendutan.
  • Zozketak eta lehiaketak etengabe.
  • Beste erkidegoetako Euro<26 gazte-txartelen abantaila guztiak.
  • Europako beste herrialdeetako Euro<26 gazte-txartelen abantaila guztiak.

15. Zer estaldura hartzen du bidaiako laguntzako aseguruak? Balio al du ERASMUS uzten badut?

Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak mundu osoko estaldura eskaintzen du, zure ohiko etxebizitzatik 30 Km-tik hasita eta gehienez 90 egunetan zehar. Aseguruak hartzen duen eremuari buruzko informazioa eta istripua izanez gero jarraitu beharreko prozedurari buruzko argibideak gure www.gazteaukera.euskadi.net web-orrian aurkituko dituzu.

ERASMUS dela eta, Gazte-txartelaren aseguruak berez 90 egun baino ez ditu hartzen. Hortaz, programa horretan ohikoa den bezala denbora gehiago igaro behar baduzu kanpoan, beste aseguru bat egin beharko duzu edo Gazte-txartelarena handitu behar duzun beste egunez. Horretarako, Europe Assitance-ra dei dezakezu: 902 19 02 82.

16. Oporretan AEBetara banoa, han Gazte-txartelaren aseguruak balio dit? "Euro…" denez gero…

Balio dizu, bai. Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak estaldura dauka mundu osoan, aseguratutako pertsonaren ohiko bizitzatik 30 kilometrotik gora. Europan ez ezik, mundu osoan erabil daiteke.

17. Nola parte hartu Gazte-txartelaren zozketa edo lehiaketa batean?

Bidali e-mail bat gazteria@ej-gv.es helbidera, eta bertan adierazi zein zozketa edo lehiaketatan parte hartu nahi duzun, eta zeintzuk diren zure datuak (izen-abizenak, NAN eta harremanetarako telefono-zenbakia).

Zozketa/lehiaketak erantzunik edo bestelako elementurik eskatzen badu (argazkiak, narrazioak…), ez ahaztu horiek e-mailari eranstea. Hementxe informa zaitezke indarrean ditugun lehiaketa eta zozketataz 

Azken eguneratzea: 2007/05/18