|
Etapa berri bat hasi dugu Gazteaukeraren blogean. Itxura berriarekin gatoz eta eduki interesgarriak jorratuko ditugu bertan. Zalantzarik gabe, Gazteaukera atariaren osagarri aberasgarria izango da blog hau.
Aisialdia, bidaiak, lankidetza, ekologia, euskara… eta beste gai askori buruzko albisteak, deialdiak, elkarrizketak eta abar aurkituko dituzu aurrerantzean Gazteaukeraren blogean.
Gainera, zuk egin nahi dizkiguzun ekarpen eta proposamen guztiak jasotzeko prest gaude. Ondorengo helbidearen bitartez jarri zaitezke harremanetan gurekin: gazteaukera-blog@ej-gv.es.
Beraz, informatuta egon nahi baduzu, sartu zaitez Gazteaukeraren blogean!
|