Argitu zure zalantzak
Zer egin... modu honetako galderak edota egoerak dituzunean?
Kondoia apurtu egin zait, nola jakin prest nagoen ala ez?, ze gutxi agoantatzen dudan!, elkar horrenbeste maite baduzu, zergaitik ez dugu elkar ulertzen?, eta masturbatuz gero?, nolatan gay zarela!, haurdun gelditu zaitezke lehen aldian?, Gasteizen lesbiana gehiago egongo da?, berak jakingo duen beldur naiz, heterosexuala izatea normala al da?, nola hitz egin dezaket honi buruz semearekin?, transexuala naiz, nola esango diot kondoia dudala?, nola hitz egin honi buruz ikasgelan?, granotxo batzuk atera zaizkit, zein da antisorgailurik onena?, hemen biharamuneko pilula ematen al da?, ez dakit haurdun ote nagoen, nora joan naiteke HIESAren froga egitera?, ez zait nire ipurdia gustatzen, txikiegia dudala uste dut, horrek bai ematen duela plazerra, ez dut inoiz orgasmorik izan, honi buruzko lana egin behar dut, ni bezalako jendea ezagutu nahi dut, gai honi buruz hitzegiten duen liburu bat behar dut, aspaldi ez dudala ezer sentitzen....
Modu horretako zalantzarik ez baduzu, baina arduratzen zaituen zerbait badago, edota gaiaren inguruko informazioa nahi baduzu ez zaitez atzera geratu eta argitu zure zalantzak.
Sexualitate Aholkularitza Zerbitzuak Euskadin
Sexualitate Aholkularitza Zerbitzuak sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko nahia duten adin guztietako pertsonei zuzenduta daude. Bertan, sexologian aditua den taldeak, sexualitatearen inguruko informazio eta aholkularitza eskaintzen du. Nola?
- Arreta pertsonala
- Telefono bidezko arreta
- On-line bidezko kontsultategia
- Hitzaldiak gazteen biltokietan (eskolak, gazte klubak...)
Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat Sexologia Zerbitzu daude:
1.- Vitoria-Gasteiz
Gazteentzako Sexualitate Aholkularitza
Santa María 11 (El Campillo Gizarte Etxean) - 01001 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 161583 / e-mail:asexoria@vitoria-gasteiz.org
web orrialdea:www.vitoria-gasteiz.org/asexoria
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara. Astelehen eta asteazkenetan 11:00etatik 13:00etara. Abuztuan itxita.
2.- Bermeo
Bermesex - Sexu Aholkularitza Zerbitzua
Gazte Informazio Bulegoa - Erreten Lamera, s/n - Bermeo
Tef.: 94 6178158 / e-mail: bermsex@bermeo.org
Web orrialdea: www.giz.bermeo.org/giz
Ordutegia: Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara
3.- Arrasate-Mondragón
Sexologia Zerbitzua
Garibai Etxea z/g - 20500 Arrasate-Mondragón
Tel.: 943 798010 - 943 770065 / e-mail:sexologiazerbitzua@arrasate-mondragon.net
Web orrialdea: www.sexologiazerbitzua.com
Ordutegia: Astelehenetan 11:00etatik 13:00etara. Asteazken eta ostiraletan 16:30etatik 20:00etara.
4.- Elgoibar
Biluzik. Sexologia Zerbitzua
Gazte Gunea - Kultur Etxea - Nafarroa plaza 3 - 20870 Elgoibar
Tel.: 943 741461 / e-mail:biluzikzerbitzua@yahoo.es
Ordutegia: Astelehenetan 17:00etatik 20:00etara
5.- Donostia
Unibertsitateko Orientabide Psikosexualerako Zerbitzua
EHU-UPV Gipuzkoako Kanpusa - Ibaeta
Ignacio Mª Barriola Eraikuntza (Gelategia). Elhuyar plaza 2, 1º. 20018 Donostia
Tel.: 943 01 83 09 / e-mail: svrsudop@sv.ehu.es
web: http://www.sc.ehu.es/srwsesia/unorsex_eus.htm
Ordutegia: Orohar, goizez. Asteazken eta ostegunetan arratsaldetan. Mezua utzi dezakezu kontestagailuan.
Lotura interesgarriak
|