Bizilagun programa
Bizilagun programa dela eta, etxebizitza hutsen jabeek VISESAren esku uzten dituzte etxebizitza huts horiek, eta ordainetan merkatuko errenta jasotzen dute hileko. Errenta zuzentasunez ordainduko zaiela eta kontratua amaitzean etxebizitza egoera onean itzuliko dietela bermatzen die VISESAk etxebizitzen jabeei; gainera, maizterrei dagokien kudeaketa guztiaz arduratzen da.
Halaber, VISESAk ETXEBIDEn (Etxebizitzako Euskal Zerbitzua) izena emanda dagoen pertsona edo bizikidetza-unitate baten esku utziko du etxebizitza hori, eta beren diru-sarreren araberako alokairua ordainduko diote VISESAri.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak estaltzen du VISESAk etxe-jabeari ordaintzen dion errentaren (merkatukoa) eta hark maizterrari kobratzen dionaren (gizarte-errenta) arteko aldea.
Estekak:
[Emantzipatzeko errenta basikoa: etxebizitza alokatzeko 210 euro]
[Beste laguntza batzuk: Etxebizitza eraberritzeko, alokatzeko, erosteko, eta abar]
|