Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ekologia eta ingurumena

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gutxitu hondakinak


ZaborraAzken urteotan, inoiz baino hondakin gehiago sortu ditugu. Batez beste, herrialde garatu batean bizi den lagun bakoitzak kilo bat zabor sortzen du egunean.

Baina batez besteko horrek ez du esan nahi hondakinen sorreran eta tratamenduan antzeko banaketa dagoenik. Europarrek, adibidez, urtean 2.000 milioi tona hondakin sortzen dute, eta horietatik ia 40 milioi tona arriskutsuak dira. Azkeneko sei urteotan sortutako hondakin kopurua %10 handitu da urtean.

Zalantzarik gabe, joera hori geldiarazi eta leheneratu egin behar dugu, zabor azpian lurperatuta bukatu nahi ez badugu, bederen. Epe luzean, hondakinen sorrera geldiarazteko moduak aurkitu behar ditugu, orain erabakigarriak diren bi oinarrizko arrazoirengatik:

  • Hondakin kopuru handiagoarekin, kutsatzeko ahalmen handiagoa dago.
  • Berrerabili eta birzikla daitezkeen materialez osatuta dago zaborra: hondakin gutxiago, diru gehiago!

Arazo gehien ematen duen materiala polietilenoa da (plastikozko poltsak egiteko erabiltzen den materiala), izan ere, 100 urte behar baititu desegiteko.

Hondakinen inguruko hausnarketa nola egin dezakegu? Hasteko, erabili gutxiago! Bigarren, produktuaren diseinuari begiratu. Hondakinen sorrera gutxitzeko edo saihesteko, produktuak berriz diseinatzea irtenbide bat izan daiteke, hau da, ekodiseinua bultzatu.


Aholku batzuk

Gure eguneroko bizitzan sortzen dugun hondakin kopurua murrizteko, hona hemen hainbat gomendio:

  • Paper eta kartoi birziklapenaEzinbestekoak ez diren bilgarriak baztertu, eta gehiegizko bilgarririk ez duten produktuen erabilera indartu ezazu.
  • Ahal izanez gero, itzul itzazu berriz bete daitezkeen botilak eta ontziak; eros itzazu itzultzeko botilak.
  • Berrerabili eta berriz bete, ahal den guztietan. Badira berriz erabil daitezkeen artikuluak, hala nola, gutunazalak, botilak eta plastikozko poltsak. Erabiltzen ez duzun arropa benefizentzia zentroetara eraman ezazu; horrela, birziklatzeaz gain, beste norbaitek zure arropak estimatuko eta baliatuko ditu.
  • Gauzak bota beharrean, konpon itzazu.
  • Papera eta kartoia, ontzi-hondakinak (latak, plastikoak eta brik motako ontziak) eta botilak birzikla itzazu, zure herriko gaikako bilketa-ereduari jarraiki. Etxeko hondakin organikoekin konposta egin ezazu.

Munduak aurre egin beharreko erronka garrantzitsuenetako bat honako hau da: baliabideen kontsumoa murriztea. Bestela esateko, Lurreko baliabide naturalak (erregai fosilak, ura, gas naturalak edo zuhaitzak) agortu ezinezko iturrietatik datozela pentsatzeari utzi behar diogu. Eta horretan, birziklatzeak berebiziko garrantzia du.

 

Azken eguneratzea: 2006/10/06