
«Zenbat buru, hainbat aburu» zuen gutunetan jasotako iritziak argitaratzeko atal berezia dugu. Hala ere, IHITZA osoa daukazue zabalik parte hartzeko, atal guztietan.
Lerro hauetatik IHITZAn parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen ingurumen hezkuntzako proiektuen berri emanez, hemen jorratzen diren gaiei buruzko usteak eskainiz eta interesgarritzat jotzen dituzuen ikuspuntu zein edukiak proposatuz.
Zuen lankidetza nolabait errazteko asmoz, jakinarazten dizuegu IHITZAren hogeita seiaren zenbakiko gaia JANGELA izango dela.
Zuen berrien zain gaituzue.
IHITZA
posta-e: ihitza@ejgv.es
Postakutxatila: 4015
48080 Bilbao

|