. Lan-informazioa
. Autoenplegua eta prestakuntza
Lan-informazioa
Emakumea, lan bila bazabiltza Emakunderen web guneak argi erakutsiko dizu zein urrats egin behar duzun eta nora jo behar duzun zure helburua lortzeko.
Interesatzen bazaizu, hainbat lan-informazio eskuratzeko aukera duzu bertan. Besteak beste, kontratu motak, ordainsariak, lanbide-kategoriak, lanaldia, kontratuaren etendura/amaiera, iraizpena, jazarpen sexuala...
Web gune honek arreta berezia eskaintzen dio etxeko lanetan diharduten langileei. Hain zuzen ere, zure eskura duzu Etxeko langileen oinarrizko arautegia (pdf, 167 Kb). Atal honetan sektore honetan lan egiten duten langileen eskubideak ezagutzeko aukera duzu, eta baita beste zehaztasun espezifiko batzuk ere, besteak beste, kontratuak, lanaldiak, ordainsariak, kotizazioak eta prestazioak.
Bestalde, baduzu haurdunaldi, amatasun eta edoskitzeagatik eta aitatasunagatik dagozkizun eskubideen berri ere. Gainera, orri horietan senideak zaintzeko eszedentziari eta lanaldiaren murrizketari buruzko informazioa ere aurkituko duzu.
Autoenplegua eta prestakuntza
Zeure enpresa sortu edo autoenpleguaren bidetik jo nahi baduzu, badira kontu orokor batzuk Emakunderen orrialdean kontsulta ditzakezunak, besteak beste, nora jo behar duzun zeure enpresa martxan jartzeko.
Prestakuntza funtsezkoa da lan-merkatuan sartzeko. Hori dela eta, Emakunderen web guneak prestakuntza-ikastaroei buruzko informazioa ematen dizu.
|