Europako Batzordeak bultzatzen duen Eures ataria lana bilatzeko tresna berri bat da, 25 estatu kideetako lan-eskaintzak ematen dituena. Lana bilatzen ari denari aukera ematen dio lan-agentzia nazionaletan agertzen diren plaza hutsak kontsultatzeko. Informazio hori denbora errealean eguneratzen da etengabe.
Gainera, nahi duenak bere curriculuma jar dezake bertan, eta EBko beste herrialdeetako lan eta bizi baldintzak ezagutu; enpresariek ere beren lan-eskaintzak aurkez ditzakete. Informazioa Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan dago.
Loturak:
|